EZ. Ez dago beste gairik. Edonon zaudela, edonora zoazela, birus berriaren erasoaren gaineko iritziak eta iri-tziak adituko dituzu. Udan entzun nahi ez duzun kanta nazkagarri, itsaskorra eta estupidoarekin agi-tzen den moduan, koronabisurak eremu guztiak hartu ditu bere larrialdian, eta tai gabe agertzen da zure begi eta belarrietan, nahitaez.

Presentzia astun hori baina, zergatik? Hirugarren munduan sorturiko arazo lokala baina larria izan balitz, horrenbeste kezka sortuko zukeen? Geure lehen mundua erasota sentitzen delako sortu dira histeria kolektiboa eta paralisi ekonomikoa. Oraingo honetan geu gara gizatalde kaltetua, eta ez Afrikako lagunak, edota dengek jota, edota malariak jota, edota egunero gosez hiltzen den ume andana hori. Arazo horiek oso urrun egon dira beti, urrunegi gure artean larridura sortzeko beste. Baina orain, geure etxeetaraino etorri da hiena taldea. Orain, geure defentsak ez dira hain defentsiboak. Orain, geure zaurgarritasuna agerian gera daiteke.

Kuriosoa iruditu zait zein eragin arina izan duen gaixotasun horrek burtsan. Munduko burtsa guztiak ere kutsaturik agertu dira eta shock egoeran daude. Ekonomia gaixotuko da, baina dena era susmagarrian. Nik argi daukat, ur nahasietan, arrantzaleen irabazia. Asko eta asko aberasten egongo dira, eta hemendik urteetara ba-tzuk gaizki esaka arituko dira, gauzak nola kudeatu ziren, zein informazio gutxi izan zen, eta zelako irabazpideak hartu zituzten koronabirusarekin negozio iluna burutu zutenek ikusita.

Paranoiagatik, dena bertan behera gelditu da. Ez bakarrik hirietan bizimodu arrunta burutzen den espaziotan, (eskolak, unibertsitateak,?). Mendiak ere birusaren atakea jasoko du. Nepalen, Txina, Iran, Italia, Korea, Japon, Frantzia, Alemania eta Espainiatik joango diren mendizaleei ez zaie herri horretan sartzeko baimenik emango aireportuan, tramitaturik ekarriko beharko dute, eta gainera medikuaren ziurtagiri batekin osatu beharko dute. Himalaia isolatuago eta lasaiago agertuko da aurten, eta agian, ez dugu Everest mendiaren puntan metaketa lotsagarri hura berriz ikusiko.