AHO txikitik esandakoa izan arren, entzun orduko sinetsi nuen. Aizpuruak argi demonio utzi zituen, igandean Madrileko Ganbaran, EH Bilduren jarrera Pedro Sanchez sozialista hurrengo urteetarako Españiako presidente izendatzen laguntzeko motiboak. Aho txikitik esan ez ezik, isilean geratu ba zen ere, pentsatzekoa zen euskal ezkerreko alderdi horrek izendatze hori babestea erabaki zuenetik, abstentziotik harago zerbait egitekorik ba zen, harrokeri faltsuak utzi eta urratsen bat emango zuela. Hortik zijoan nonbait, holakoetan, abstentziotik bai esatera alde txiki bat, marra fin bat besterik ez zegoela esan nuenean herenegun argitara nuen azalpenean. Euskal Herrian edozein ekintzetan jardun izenaz gain urteetan aurrera goazenok, ehunka aldiz kokatu behar izan gara bide gurutzean ezelako akzio larri edota latzik egokitzen zen bakoitzean; "informazio ofiziala" edo egun batzuetara ekintzaileok ezkututik ematen zuten "agiria" sinestu behar zen. "Beti" eta "sekula" hitz latzak iruditzen zaizkit baina kasu gutxi gutxi ba-tzuetan izan ezik bigarren hauena sinetsi izan dut; ekintza berarekin ados ez izan arren anitzetan. Horregatik eta izan ziteken gai-tzik samurrena iritziz izan arren, asmoa dut, behar izan bazen, Bilduko bozen bat bai-en zerrendara joango zela herenegungo botazioan Madrilen.

Etzen beharrezkoa izan, minbiziak larri jota egon arren diputatu andre bat Ganbarara hurbildu zelako bere bozak zuen garrantziaz kargutuz. Izendatzea posiblea egitetik harago, Ganbara horretan urteetan eman den une hunkigarriena eragin zuen eta Iglesias hasi eta gareitiko diputatuek harekiko izan zuten keinuarekin. Denetik entzun dugu Podemos alderdiko sortzaile buruzagiagatik, Kumunismoaren ezaugarririk latz eta gezurtienak leporatuz eta, hara nondik nora, inoiz diputatuen Kongresuak izan duen une latz eta gogorrenak gizartia-tzeko balio izan duelako. Eskerrak ematen nizkion herenegun ezkerrari gobernu aurrerakoi bat posible egitearren eta gaurkoan berresten ditut esker horiek, humanizatzeaz, sinesgarriago egiten direlako.