eTA udaran, neguan ez beste, mundua gure talaia propiotik ikusten eta bizitzen hasten gara. Zergatik? Udak nahi duguna egiteko txartela zor digula uste dugulako, apika? Ez dago inon idatzita baina hala gertatzen da? autobusaren zain dauden hiritarrek, halako batean, ilara zaintzeari uzten diote? edo autobusean irteerako atetik sartzeari (ordaindu gabe, noski)? edo oinezkoak bidegorrian sartzen dira eta bizikletadunak arreta deitzen dienean, “eta zu espaloitik zoazenean, zer?” erantzuten diote behatza igota? edo hondarretan zulotxoa egin eta bertan lurperatuko duena umearen fardela? edota jatetxera txakurrarekin sartzen dena?

Eta aldamenetik pasatzen zaizu txaranga, eta aurretik datorkizu manifestazioa, eta entzun dituzu bertsolariak erabaki hartzaileeak astinduz, eta ongi-etorriei buruzko iritzi kontrajarriak jaso-tzen dituzu ulertzen dituzulako baina min egiten dienak ere ezagutzen dituzulako? eta G7koen oinetan mugako herriak suntsitu egingo direla dirudizu, eta Open Arms-eko kapitainak lur hartuko balu desio, eta batez ere eta batez ere, herrietako jai guztietan zabaldu diren pankarta arrosa-moreak existituko ez balira, emakumeentzako arreta lekurik ez balego, herriko plazetan poliziarik ikusiko ez balitz eta kalean, kale bazterretan, beldurrik somatuko ez bazenu?

Badira udara, oporrak, jaiak?. pentsatzeko erabiltzen dituztenak. Besteen alde lan pixka bat egiteko. Ingurunea zaintzeko. Ulermenean graduatzeko. Enpatia praktikatzeko. Ahalduntzeko. Besteei ahalduntzen erakusteko. Talaiak partekatzeko. Eta zerk huts egiten duen aztertzen saia-tzeko. Emakumeak feminismoz armatu dira/gara baina kaleek, beste behinola bezala, guda-zelaiak dirudite, nork eta nola gurutzatuko. Oinezkoak eror-tzeko prest, atzetik datorren zalditeriak gerla irabaziko badu.

Betidanik pentsatu izan dut historian emakumeak erabakitzeko aukera izan balu, ez genuela gerlarik ezagutu izanen. Orain, ostera, gerla berri baten aurrean gauden sentsazioa daukat, uda izan arren.