ESKARMENTUA nirekiko bizi izan nuen eta bata eta besteko iritziak en-tzun edo irakurtzen hainbat urte daramazkit. Españak izan duen Gobernu aurrerakoienean, Demokraziako Epaileko Belloch ministro zela, Aviles edo Ibarra bezalako zuzendariekin, solasaldi bat izateko abagunea izan nuen haiekin. Omenaldi edo gorazarreen gaiari berezko garrantzia eman zioten, harrera edo arta horiek ez zirela kartzelan egon izanagaitik egiten, hara eraman zituzten delitoak goraipatzearren baizik, behin eta berriz ekin zioten. Genizkion kasuan ulertu nuen, alegia pena osoa betetzeko zegoen preso bati zegokiolako. Nere kabuz ere pentsatu nuen, eta uste dut, kar-tzelan urte mordoa pasatzea tamala, desgrazia hutsa dela, ez omen-tzeko ezer, bizi iraupenari, garrantzitzua izan arren, apenas egiten zaiolako gorazarre. Jo dezagun bada, egunotan kaleratu diren hiru presoek ez dutela holakorik merezi baina, batez ere zorioneko biktimei, gogorarazi nahi nioke hauek ere jasan izan dutela eraso eta sufrimendurik, lehen mailako biktimak direla, omenaldia ez bada, gutxienik ongi etorria merezi izateko. Batetik, egin zuten delituaz epaitu zituzten eta zigorra ordaindu dutelako eta ondo dakigun moduan eranskin edarrarekin gainera. España osoko gar-tzeletatik sakabanatuz eta barreiatuz gainera beste edozein presoren eskubideak ukatuz, inori ez bezala gaztigu oso osoa hantxe sufriaraziz. Edozer gauza txikienagaitik barne zigor bereziak jasanez. Sufrimendu horien biktima nabarmenak, denak ere. Hori gutxi balitz, sakabanatze horrek ehunka famili urte askoz milaka eta milaka kilometro, milaka eta milaka jai eta lan-egun sendi kuttunak ikustera egin ditugunak. Eta milioika diruak xahutu ere bai horretan, inongo muturreko izateko susmagarri ez diren Azkarraga eta Larreina politiko ezagunak berriki esan duten legez. Ez diogu, bada, omenaldirik egingo baina ez diogu ukatuko ongi etorri xamur eta bero bana handik datorren bakoitzari. Eta, haritik landa, ongi etorria Maria Chivite andrea, aukera aparta egin duzulako Foru Erkideko Gobernua osa-tzean. Ez zara damutuko.