inor ez dator indarkeriarekin bat eta, aitzitik, denok gaude bizikidetzaren alde. Muturreko adierazpenak direla dirudien arren, azken urteotan, politikari guztien ahotan entzun ditzakegun adierak dira, nahiz eta, esaten dena eta esan nahiko litzatekeena, beti bat ez etorri.

Bizikidetzaren alde egoteak, besteak beste, aniztasuna errespeta-tzea eta onartzea dakar. Eta herritar guztienak diren jaietan, Iruñeko San Ferminetan adibidez, guztiek beren lekua eta espazioa izan dezaten bermatzea. Maia alkateak, ostera, asteko eta behin, debekua ezarri zuen Iruñeko txupinazo egunerako. Ikurrinik, barkatu, trapu handietan zabaldutako mezurik ezin zela plazaratu, inork amesten ez duen arriskuren bat ekidin ustetan.

Txupinazoaren momenturako, ordea, aldez aurretik zuen pentsatuta, iragarrita eta prestatuta, norbaiti balkoian ikurrina erakustea otuko balitzaio, aurreko urteetan egin bezala, ideia horrekin ager-tzekoak liratekeen pertsonak geldiarazteko agindua ematea, nor-tzuei eta kalekoz jantzitako indarrei. Eskerrak demokraziaren izenean, kolore ezberdinetako alderdiek osatutako mahaiez dihardugun, udala osatzen duten bi zinegotziri beren ideiekin bat datozen koloreak erakusten eragozteagatik. Zinegotziak emakumezkoak zirenez, indarrek ileetatik tenk eginez geldiarazi zituzten, modurik umiliagarrienean. Ez dago korporazio batean, batera lan egiten dutenen artean, bakarrik batek egin dezakeen indar erabilera, besteekin kontatu gabe, egitea bezalakorik.

Ondo zioen, beharbada, Maia alkateak, ikurrina ez dela Nafarroako komunitatearen sinboloa esatean. Izan ere, sinboloak areago eramaten baitira bihotzean, trapu batean bilduta baino. Eta horixe da lortu zuena: sentimenduei su ematea.

Maia jaunak bizikidetzaren alde lehenbiziko pausoa nola ematen duen erakutsi du, negoziaziorako eta bestearen pentsaera ulertzeko eta errespetatzeko duen ahalmena. Eta erakutsi du, besteak beste, eskuek ez diotela dardararik egiten bere ideien alde indarkeria erabiltzea eskatzeko, batzuen bizikidetzaren eta bakearen izenean.