gaur zortzi, gure botoen bidez, guretzat garran-tzi handiko aferak noren kudeaketapean utziko ditugun erabakiko dugu: kultura, hizkuntza, nortasuna, herri-ikuskera, kudeaketa ekonomikoa, gizarte gaiak, bizikidetza, ingurumena, zaborren kudeaketa, etorkinak, mugikortasuna? Eredu desberdinak dira Olano, Izagirre edo Itxasorenak, ez dute zerikusirik Goiak, Karrerek eta Gascok. “Sutan jartzian probatutzen da nolakua dan eltzia”, esan zuen Txirritak, eta izan dugu eredu bakoitzak zer nolako eltzekoa prestatzen duen dastatzeko aukera.

Postuak argi samar finkatuta daudeke aipatu erakundeetan. Nafarroan, ostera, gauzak estu aurreikusten dira. Eskuin erreakzionarioak sigla bateratuen pean egingo dio aurre azken legegintzaldiko aginte-akordioak berresteko aukerari. Sigla bateratuak idatzi dut, proiektu bateratuaz hitz egitea ezinezkoa baita, baina PPk, UPNk eta C’s-ek badute elkar hartzeko sentipen bateratu indartsu bat: ezinikusia.

Sarean aurki daiteke sentipen horren arrasto argia. Esate baterako, Navarra resiste webgunean eta Pachi Mendiburu izeneko irakasle baten blogean. Azken honek honela aurkezten du bere burua Twitterren: “Filosofía. Profesor. Amigo de la cultura vasca. Navarro y español”. Euskal kulturaren laguna da. Oso. Ez zenukete sinetsiko zenbateraino. Euskararena ere bai. Pentsa, bere izena euskal grafiaz idazten du batzuetan. Gero lejiatan bainatzen da. Navarra Resiste-ko bere adiskideekin batera, euskararen nafartasuna ukatzea du helburu nagusia. Lingua navarrorum, Iruñaren iragan euskalduna, euskararen garai bateko hedadura? den dena ukatzen dute. Eta sekulako obsesioa dute euskara batuaren kontra. Gorrotoak batzen eta mugi-tzen ditu.

Gaur zortziko bozetan lau urteko kudeaketa baino askoz gehiago erabakiko da Nafarroan. Han dago gakoa.