Arazo edo erronka bati buruz jardutean, ohikoa da esatea Hezkun-tzan ahalegindu behar dugula, arazoa onbideratuko badugu. Kontua da hezkuntzak berak bakarrik ezin duela ?-eta komeni da hori onartzea eta aditzera ematea-? ez ezer egin gabe geldi-tzeko, besoak gurutzaturik, ahalegin kolektiboaren garrantzia azpimarratzeko baizik. Gizartean dauden desoreken ondorioz, ikasleen arteko aukera berdintasuna sustatzea garrantzi handikoa da, horretarako behar diren inbertsioak eta sustapen politikak eginez. Era berean, mendeetan euskararen kontra estatuek garatu duten politiken ondorioz, berreskuratze prozesuan, hezkuntza makulu eragingarri gisa baliatzea garrantzi handikoa da. Beste horrenbeste esan daiteke, emakumeenganako bazterkeria eta diskriminazioa oro ezabatzeko jarrera gizartean iltzatzeko orduan eta beste zenbait kontutan.

Migratzaileei harrera egiteko eta gizarteratzeko heldulekuak eskaintzeko tresnetako bat ere bada hezkuntza... baina, esan bezala, Hezkuntzak, berak bakarrik ezin du. Gizartean diren desoreka ekonomikoei, kulturalei eta linguistikoei ezin zaie Hezkuntzatik bakarrik erantzun, horrek guztiak eragile pribatuen eta publikoen artean akordua eta adostasuna eskatzen baitu. Ituna, jarrera proaktiboa, eragile guztion partetik, gizarte honek norabide bakarrean eboluziona dezan. Egitate horrek hamar zein hogei bat urte barruko gizartea irudikatzea eskatzen du, egitasmo horren peskizan, adostasuna bilatuz eta politika publikoak eta ekimen pribatuak lerratuz.

Jaiotze-tasaren jaitsieraren aurrean, ez da nahikoa laneko eta etxeko eginkizunak bateragarri bihurtzeko aukerak ematea, gizarte honen belaunez belauneko eraberrritzea ahalbidetzea baizik, jaiotzak sustatuz eta migratzaileen ekarria eta gizarteratzea lehenetsiz. Gure ehun ekonomikoari eusteko pertsonen premia badagoela ohartarazi digute behin baino gehiagotan. Baina gogoeta horrek eskatzen du egungo hezkuntza sistemaren gainean ere gogoeta egitea. Izan ere, ezer gutxirako balio baitu lanik izango ez duten abokatuak, kazetariak eta enparauak-horrek eskatzen duen esfortzu ekonomiko eta pertsonalarekin-? gure unibertsitateetan ekoizten segitzeak; gaiak birpentsatu behar ditugu. Era berean, Lanbide Heziketaren ekarri erabakigarria azpimarratu, bultzatu eta unibertsitatean murgiltzeko ezgauza direnen eremua balitz bezala irudikatzen segitzea baztertu behar dugu. Lanbide Heziketa profesional berri zein zaharren oinarrizko eta prestakuntza iraunkorrerako sistema eragingarri eta malgu bilakatzea ezinbestekoa baita, etengabe eta oso bizkor aldatzen ari den gizarte honen beharrizanetara egokitzeko.

Azken berrogei urtean, pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan pentsatutakoetan murgilduta ibili gara, autogobernuari buruz zein bestelako gaietan. Hortik gatoz, gure on-gaitz guztiekin. Orain, biltegia ideia eta erronka berriekin betetzen saia-tzea, iraganari baino etorkizunari begira jartzea tokatzen da, ea datozen hauteskundeek horretarako eta ez norgehiagoka antzuetarako balio duten!