Luzaroan egon gara Athletic San Mamesen galtzen ikusi barik - urte bete inguru, Realak 1-3 irabazi ebanetik aurreko denboraldian- eta Valentziak apurtu dau bolada on hori. Autortu behar da Celadesen taldeak ondo mereziduta eskuratu ebazala hiru puntuak Katedralean Athletic baino gehiago izan zan-eta. Gaizka Garitanoren taldea ezinean ibili zan lehenengo zatian, erabat menderatuta, eta bigarrengoan ahalegin itzelak egin arren ez eban arrisku handirik sortu aurkariaren ate aurrean. Ezin dogu esan Champions League jokatzen dabilen talde batek San Mamesen irabazi izanak ezustean harrapau gaituenik, are gitxiago zelaian erakutsi eban nagusitasuna ikusita. Beraz, ez dot uste Valentziaren aurka galdu izanari sekulako garrantzirik emon behar jakonik. Athleticeko jokalariak lehen ez ziran hain onak eta orain ez dira hain txarrak. Taldeak sailkapeneko goialdean jarraitzen dau eta orain arte erakutsitakoak baikor egoteko arrazoiak emoten deuskuz. Hori bai, ikusitakoa ikusita, beste bide batzuk jorratzea be aztertu beharko leukie Garitanok eta bere lan taldeak, erasoko jokoa aberasteko batez be.

Alavesen aurka jokatu eta irabazi eban hamaikakoa zelairatu eban Gaizka Garitanok Valentziari aurre egiteko. Realaren aurka be ia talde berbera zelairatu eban Cordoba Ibairen lekuan egoala. Eta pentsatzekoa da azken partiduaren aurreko berbaldian euskal derbien atarian esandakoak errepikatuko ebazala entrenatzaileak. Valen-tziaren aurkako partiduan, baina, ez genduan Bartzelona, Reala eta Alavesen aurkako partiduetako Athletic ikusi. Celadesen taldeak baloiaren jabetzea lapurtu eutson etxekoari eta Garitanoren gizonak korridu baino ez eben egin baloiaren atzetik aurkariaren nagusitasunari aurre egin ezinik. Egia esateko, gitxitan ikusi dogu Athletic holan menderatuta Katedralean. Coquelinek, Rodrigok, Cheryshevek eta enparauek zoratu egin ebezan zuri-gorriak.

Bigarren zatian Athleticek gorputz eta arima ipini ebazan kontrako emaitzea irauli gurean baina ahalegina ez da nahikoa izaten aurrean talde sendo bat dagoanean. Gaizka Garitanok ohiko aldaketak egin ebazan taldearen jokoa susper-tzeko baina Beñatek, Adurizek eta Lekuek ez eben hobetu Athleticen errendimendua. Zuri-gorriek erasoko jokoa sor-tzeko orduan erakusten dabezan gabeziak ikusita, uste dot beste aukera batzuk jorratu behar dirala. Alde batetik, Iker Muniain eta Ibai Gomez zelairatuta, taldeak asko galtzen dau hegaletatik. Gustura ikusiko neuke Gaizka Larrazabal eskoiko hegaletik San Mamesen. Bestalde, uste dot Oihan Sancet bezalako jokalari “desbardin” batek asko emon leikiola taldearen erasoko jokoari. Eta behar izan ezkero, Williamsek hegaletik be jokatu leike. Aukera gitxi batzuk baino ez dira. Ez dodaz nik konponduko Athleticen arazoak, baina garbi dago taldeak erasoko jokoa hobetu egin behar dauela, besteak beste ez daiten aurreikusteko modukoa izan. Lehenengo porrotaren ostean, etxetik kanpo lehen garaipena eskura-tzeko ordua da.

Beste alde batetik, emakumezkoen taldeak ez deutso hasiera ona emon liga txapelketeari. Angel Villacamparen taldea sailkapeneko behealdean dago lau jardunalditan garaipen bakarra eskuratu eta hiru porrot izan ondoren. Ezohiko egoera honetan, inoiz baino babes eta berotasun handiagoa behar dabe Athleticeko emakumezkoek.