Guraso izateak superbotere bat ematen dizu: hirura arteko zenbaketa magikoa. “Bat…” esaten duzu, eta mundua gelditzen dela dirudi. “Bi…” entzutean, umeak dantza amaitu eta mugitzen hasten dira. “Hiru” da gure azken karta, gure game over partikularra. Egia da, batzuetan, “bat” esate hutsarekin nahikoa dela. Beste batzuetan, “bi” ere dramatikoki luzatzen dugu. Eta “hiru” iristen denean… beldurra gurea da, ez haiena. Horregatik kantari bezala esaten dugu: “battt… biiiii…”. Baina egun batean “hiru” esaten badugu eta ezer gertatzen ez bada…? Norbaitek badaki zer egin behar den orduan?