NIRE bost urteko alabak argi dauka: munduan ez dago plan hoberik lehengusinekin egotea baino. Elkarrekin daudenean dena zirku, festa eta konplizitatea bihurtzen da. Elkartzen direnean pentsatzen dut: “Nori zor diot bake hau?”. Erantzuna: lehengusinen magiari. Eta ez haurretan bakarrik, ni neu ere gaur egun antzeko egoeran aurkitzen naiz. Nire lehengusina nire konplize nagusiena bihurtzen ari da. Lehenegusinak ez dira familia soilik: lagun minak, konplizeak eta batzuetan sekretuen gordailuak bihurtu dira niretzat. Zaindu ditzagun lotura horiek… Eta prest egon gaitezen etxeko sofan salto egiteko!