Herri antzerkia
GURE Etxea izenez, 11 egun barru estreinatuko da Mungian, azken bi hilabetez 200dik gora herritar lan-tzen diarduen antzerki lan bat. Denoi aktore deitzeko tentazioa ere izan dut baina zinez gehienok titulo hori eramateko haina ez dugula egiten esango nezake. Edozelan ere, lan korala den heinean denok parekatuta joanez merituak banatuko ditugu. Izenburuak ez du ezer ezkutatzen eta, aurkezpenean aipatu zuten “gure historia” ere ondo jarria zegoen; gure arbasoen etxea eta bizipen batzuz hornituz dagoelako. Lurgintza bezala artzaintza, hauen amerikanoak ere tarteko eta baserri bizitza orokorrean, hauetan emakumeek izan duen garran-tzi eta bilakaerari aipamen berezia eman eta, zinez, ongi antzeztu eta azalduz. Gerra garaietako sufrimendua ere gidoian eta taulan gordin eta latz ikusi ahal izango da eta euskeraren gaiak ere badu toki ongi bereiztua, ordu terdiko lan mardul horretan.
Nabarituko zenuen nerau ere hor inguruan murgildu naizela, teatro kontuetan sarri ibiltzen naizen antzean eta hortik ezkutua izan behar zuen informazio horri, propaganda eginez. Barnean ez ezik kalean ere eztanda egin du, era-tzaile eta aktore batek egin duten aurezpenak edo zabaldutako bideoak, antzezle hau hurrengo Udal Hauteskundetan alderdi konkretu baten zerrendetan dagoelako eta ezagutarazteko jarri ote duten susmoarekin. Horrela balitz ez li-tzateke ia harritzekoa ere. Alderdi horretako Udal batzak 54.000 euru inguru xahutu dituelako ikuskizuna, herrian gain, Euskalduna Jauregira eramateko. Hortik, bi hilabete laburrean entsegu pilarekin, Mungiak duen musikaririk kreatibo eta garrantzitsuena alde batera utziz (honek 5 edo 6 hilabete eskatzen zituelako).
Bitxiena iruditzen zaidana, Udal horretan lauzpabost zinegotzi dituen alderdikide baten erreakzioa. “Ez dugu ezer jakin, bideotik jakin dugu, ez dugu inoiz izaten Udalaren erabakien berririk”. 54.000 euro askotxu direla esan diodanean ez dit ezer gehiago erantsi. Herri antzerki baten estreinuaren atarian, nola ahantzi orain hasi eta bi hilabetez politikoek egingo diguten teatroaz.