gEZURRA galanta! Ume batek larritasun latzenean, gizonkeri moduan, horixe esango luke. “Ez naiz beldur”. Kaka dariola dagoela denok jakin arren, “ez naiz beldur”. Bai, beldurtzeko hainako azioak nabarmentzen dute egunotako informazioa ere. “No tinc por” oihukatu zuen milioi bat baino gehiago jendek, ehun nazionalitate edota kultura ezberdinetako bidaiari, etxekoek maioria nabarmena izan arre, “No tenc por” zioten alemanak, finlandesak, yankiak nahiz Bilbo edo Madrildarrak. Ranbletan jazotako azio malapartatuak samina, gorrotoa eta beldurra sortuaz gain, katalan zentzua edo ikutua sortu ba zuen bezala, bertakotuz, denok “No tenc por” ikasi eta oihuka eta aldarri ekin zioten. Gezurra zela jakin arren, esan bezala. Katalanek eskertu zuten, babestuxeago sentitu ziren, haien hizkuntzaz indarra eman ziotelako. Gehiegitan erabili dut akaso “No tinc por” oraingoan. Euskal Herriko hedabide guztien erabili ez dutenaren ordez, da. Bateren batek, “Ez dugu beldurrik” erabili du beste denek, bai denek, gaztelera batua erabili dute, ez euskarari ez katalanerari ezelako errespeturik gabe. Plaça Catalunyan milio batetik gora arima bildu zirela zabaldu dugun era berean, egunotan La Meca-ra bidaiatu duten hiru miliotik gora Ala-ren aldeko arima finak aipatu behar genituzke. Islamista on batek, bizitzan behin behintzat egin beharreko bidaia, askok eta askok horretarako aurrezpenak egiten bizitza erdia bota arren. Milioi kontu hori dakart, batik bat, Katalunian kontrolatu dituzten dozena bat yihadistek ez dituztela inondik inora ordezkatzen ehunka milioi islamzale zintzo. Mingotsa egin ahal zaigu konparatzea baina bizi eta entzun izan dut Mexiko D. F. hurrunean, nahi izan arren ez datoztela EHra oporretan ETAren erruz kaleetan beldurez genbiltzalako. Ba dute mexikarrak, bereziki, non ibili beldurrez edo izuz, hona hurbildu gabe. Fobiarik elikatu behar ba dugu, beraz, Yiharen kontra jo dezagun baina ez Islam edo islamzaleen kontra. Ez eta, kristauaren burlaz ere, Hontzaktarrok!