Síguenos en redes sociales:

Ezina ekinez egina

Ezina ekinez egina

FUTBOLEAN ez dau beti onenak irabazteneta sarritan lehia amaitutamarkagailuan agertzen dan emaitzakez dau erakusten zelaian gertatutakoa.

Hori berori jazo zan San Mamesen Athleticeta Celtaren arteko norgehiagokan. ErnestoValverderen taldeak orain arte Katedraleanikusi dogun partidurik txarrena jokatueban. Celtak, ostera, goitik behera nagusitujakon etxeko taldeari eta etxetik kanpokopartidurik onena jokatu eban Katedralean.Hiru puntuak, baina, Athleticek eskuratuebazan. Partidu ia osoan ezinean eta menderatutaibili arren, zuri-gorriek ez ebeninoiz amore emon eta irauli egin eben norgehiagokaazken hamar minutuetan sakakaeta amorruz beterik baino ez bada be. Esanbeharrik ez dago, Celtaren aurka lortutakohiru puntuek urrearen balioa daukiela.Fidel Uriartek eta Josean Narvaezek bultzatueben Mikel San Jose azken golaren jokaldian.Garaipena azken minutuan lortu izanaksortutako euforia eta etenbako poza aldebatera itzita, Ernesto Valverdek inork bainohobeto daki taldea joko barik dagoala.

Eneko Boveda-Yeray bikotearen aldekoapostua egin eban entrenatzaileak AymericLaporteren hutsunea betetzeko, IñigoLekue eskumatik zelairatuta. Atzealdea ezzan bape fin ibili eta Celtak gol aukera ugarisortu ebazan Keparen ate aurrean, eta osoargiak ganera. Mikel Vesgak hasieratik jokatueban zelai erdian, Beñat eta Raul Garciagazbatera. Zelai erdia galduta ibili zan, Celtakojokalarien nagusitasunari aurre eginezinik. Azkenik, erasoko hiru gizonek ezeben asmatu aurkariaren atean arriskuasortzeko ahaleginean. Kontuak kontu, atezainakkenduta, taldeko jokalari batek be ezeban ondojokatu Celtaren aurka. Hiru aldaketaegin ebazan Valverdek partiduarennorabidea aldatu gurean baina ontzi zurigorriakamildegirako bidean jarraitu eban,Kepa eta Williamsek lemea hartu eben arte.Atezainak bizirik mantendu eban taldea etaaurrelariaren kemenak garaipenerakobidea zabaldu eutsan taldeari.

Kontuak kontu, hamasei jardunaldi jokatuondoren, Athletic sailkapeneko zazpigarrenpostuan dago eta puntu bira ditu EuropaLeagueko postuak eta hiru puntura bainoez Txapeldunen Ligako lekuak. Garbi dago,ostera, holan jokatuta Athleticek ezingodeutsala eutsi sailkapeneko goialdeari. Ezda normala taldeko jokalari guztiek haintxarto jokatzea partidu berean. Hausnarketasakona egin behar dabe zuri-gorriek jokokrisitik urteteko. Bide horretan, ansiedadeaez da lagun ona izaten eta Celtaren aurkalortutako hiru puntuek lasaitasuna emongodeutse.

Iturraspegaz zer gertatzen dan itaunduta,Valverdek esan dau lehia handia dagoalaerdialdeko postu horretan eta aukerakbaliatu egin behar dirala. Ez dot uste Matienakoakaukera handirik euki dauenik. Zazpipartidu jokatu dauz Ligan eta hirutanbakarrik izan da titular eta behin bakarrikjokatu dau partidu osoa. Zazpi jardunaldihorreetan, Athleticek bost garaipen eskuratudauz eta bitan bakarrik galdu dau, Bartzelonaeta Real Madriden aurka. Taldeakarazoak ditu “makina gelan” eta Ander Iturraspelakojokalari bat ezin da deialdietatikkanpo geratu.

Itxaron daigun Santanderko Racingekburuko min handirik ez emotea bihar SanMamesen eta taldea indarbarritutaitzultzea Alavesen aurkako partidurako. Iaordurako, De Marcos, Laporte, Beñat, Adurizeta enparauek euren bertsinorik onenaeskeintzen badabe