Síguenos en redes sociales:

Arnasa barik

Arnasa barik

Athleticek azken ordura arte itxaron beharko dau sailkapeneko bosgarren ala seigarren postuan amaituko dauen jakiteko. Zuri-gorriek ezin izan eben irabazi Las Palmasen zelaian eta Celtak ez eban huts egin Malagaren aurka Balaidosen. Kontuak kontu, galiziarren eskuetan dago bosgarren postua eskuratzea. Era berean esan geinkeAtletico de Madriden eskuetan dagoala bosgarren postu hori. Koltxoneroak Liga irabazteko aukera barik geratu dira Levanteren zelaian galdu ostean eta ikusteko dago zelan ekiten deutson Simeoneren taldeak ligako azken partiduari Vicente Calderonen. Sevillari irabaztea besterik ez dago Valverderen mutilen eskuetan. Zelan diran gauzak. Athleticeko jokalariak oso justu heldu dira denboraldiko azken txanpara oso goiz hasi ziralako lehian Europa Leagueko aurrekanporaketak dirala-eta. Horren ondorioz, baleiteke datorren denboraldian be aurrekanporaketa horreek jokatu behar izatea uztailaren 28an hasita.Baleiteke.

Jardunaldi okerra izan da Athleticentzat ligako azken aurrekoa. Zuri-gorriek bosgarren postua galdu dabe eta Atletico de Madridek ez dau ezer jokoan izango azken jardunaldian Celtaren aurka. Datu batek argi erakusten dau zein indartsua dan Simeoneren taldea Vicente Calderonen: Bertan denboraldi honetan jokatutako hamazortzi partiduetan koltxoneroek ez dabe bat bera be galdu, hamabost irabazi ditue eta hiru bakarrik bardindu, Real Madril, Sevilla eta Vila-realen aurka. Beraz, baldintza normaletan Celtak oso gatxeukikoeban hiru puntuak eskuratzea Manzanaresen. Atletico liga irabazteko aukera barik geratuta ostera, batek daki zelan ekingo deutson partiduari Simeonek. Ia Raul Garciak azken ahalegintxo bat eskatzen deutsen bere lagunei.

Ernesto Valverdek argi eta garbi aitortu dau azken partiduetandanok nabarmen ikusi dogun kontua: Athleticeko jokalariak gasolina barik iritsi dira denboraldiko azken txanpara. Esan genduan aurrerago be, ulertzekoa dala zuri-gorriak nekatuta heltzea azken partiduetara. Izan be, uztailaren amaierako astegoienean hasi ziran lehiatzen eta hirurogei ta bi partidu daroez lepo ganean. Egia da baita, Las Palmasen bero larria egoala eta zelaia oso siku egoala. Baina Eneko Bovedak partidua jokatu aurretik esan eban lez, aitzakiak ipinten hastea partidua galtzeko lehen urratsa emoteaizango zan. Partidua amaitu osteko adierazpenetan, baina, hiru jokalarik Insularren aurkitu ebezan baldintzak aitatu ebezan.

Nahi eta ezin ibili ziran zuri-gorriak Juan Carlos Valeron, jokalari zein pertsona handiaren agurreko partiduan. Ernesto Valverderen taldea ahalegindu zan, bai, aurkariaren atea zulatzen baina ahalegin guztiak antzuak izan ziran. Egia esateko, lehen zati osoan Las Palmasko atezain nafarrak ez eban ia lanik izan. Iraizozek bez, baina kanarioek ez euken ezer jokoan. Bigarren zatia bardin antzean hasi zan eta Valverde aldaketak egiten hasi zan bere taldearen ezina konpondu gurean. Susaetak lehenago eta gero Iturraspek ez eben ezer aldatu. Ezinean ibili arren, Athleticek gol bat sartu eban Las Palmasen atean baina epaileak balio barik itxi eban Eneko Bovedaren gola jokoz kanpo egoalakoan. Errakuntza larria marrazainarena.

Sevillaren aurka agurtuko dau denboraldia Athleticek baina zale guztiak Vicente Calderonera begira egongo gara begi bategaz. Edozelan be, zapatuko partidua jai handia izan behar da San Mamesen. Alde batetik, bosgarren zein seigarren geratu, ez dogu ahaztu behar Athleticek sekulako denboraldia egin dauela, Ligan, Kopan eta Europa Leaguen, Superkopeairabazteagaz batera. Hori gitxi balitz, Carlos Gurpegiren agurreko partidua izango da. Athleticek azken urteetan eukidauen jokalaririk handienetako honek merezi dauen agurra jaso behar dau zapatuan Katedralean. Beraz, ez da jesarleku bat bera be hutsik geratu behar.