aitOrtu behar dut: mezu baikorrak ondo etorriak dira, giro honetan are gehiago... baldin zuztarrik, hots, oinarririk badute. Azkenaldion, halako adierazpenak dira Espainiako alderdi sozialistaren buruzagiak lau haizeetara barreiatzen saiatzen dena, gobernua osatzeko itxaropentsu dagoela iradokiz. Kontua da, ordea, aurreikuspen horiek gertagarriak ote diren ala udaberrian egin daitezkeen hauteskundeei begira irudia lantzeko marketing operazio soil batean sartuta ote dagoen.

Izan ere, Ciudadanosek eta Podemosek esaten dituztenak uztargarriak ote dira? Era berean, funtziotan presidente denari Espainiako batasunari eusteko eginiko eskaintzak Kataluniaren eta Euskadiren eskakizun demokratikoei horma jartzeko eta barruan dituen kritikak isilarazteko amarrua besterik ez da? Ala, alderdi sozialistaren buruzagia batzuekin eta besteekin dabil hizketan -gaiaren arabera- arian-arian gehiengoak osatzeko eta itun aldakorren dinamikari haizea emateko? Gaur da eguna non norekin eta zertarako gobernatu nahi duen ez duen argitu.

Gauza bat da ustelkeriari aurre egiteko gutxieneko adostasuna lortzea, besterik da, ordea, defizit-muga dela eta, alderdi sozialista partaide izanik Konstituzioan barruraturiko aldaketak betetzeko asmoz -Europak ezar-tzen duen defizit-muga ez gainditzeko, zorra ordaintzearen lehentasunari buruz eta abar-, Podemosek ordezkatzen duenarekin akordioa lortzea. Are gehiago, Europak defizit-muga bete dadin gobernu berriari eskaturiko esfortzu gehigarria eta horrexetarako exijituriko doiketak agendan daudenean.

Beste horrenbeste esan liteke Espainiako egituratzeari dagokionez ere. Izan ere, Ciudada-nosek Diputazioak ezabatzeko, Nafarroako eta Euskadiko Itun Ekonomikoak berrikusteko, Erkidegoei eskumenak murriztu eta Espainiako batasuna are gehiago indartzeko eta abar eginiko proposamenak eta euskal agenda eta Kataluniako egoera bideratzea ez baititu posible egiten.

Nago sozialistek dagozkien erantzukizunei ihes egin eta aldaketaren gobernua ez era-tzearen ardura inoren bizkar uzteko estrategia dutela abian. Betiere, hurrengo hauteskundeetan hautesleek aldaketaren gobernua ez eratzeagatik batzuk zigortuko dituen itxaropenarekin. Bestela ez da ulertzen ba-tzuekin eta besteekin jardutea, denborak aurrera egin eta xehetasunak ez aurkeztea eta abar.

Alderdi sozialistaren buruzagiak gainontzekoei eskatzen die arriskuak har eta erantzukizunez joka dezaten... berak arriskuak ez eta erantzukizunak ere hartzeko borondaterik ager-tzen ez duen bitartean.