Eguzki izpiak laino artetik
ASTE bikaina biribildu du AthleticekLevanteren zelaian irabazita. Malagarenaurkako ligako partiduanikusitako eta gertatutakoaren ostean, inorgutxik ematen zion aukera handirik taldezuri-gorriari kopako finalaurrekoetarakotxartela eskuratzeko eta Ligara begira lainobeltzak ugarituz zihoazen. Ernesto Valverderentaldeak, ostera, ez du amore eman etabizirik jarraitzen du lehiaketa guztietan.Kopako finalaren atarian dago eta Levanterenzelaian lortutako garaipenak indar handiaeman behar dio Ligarako. Denboraldiarenlehen zatian pilatutako zama astuna gainetikkenduz gero, Athleticek etorkizun erakargarriadu aurretik. Duela aste bete ilunzegoen zerua garbitzen hasi dela ematen du.
Hilabete luze bi eman ditu Athleticek Liganirabazi barik eta ezinbestekoa zen boladatxarrari amaiera lehenbailehen ematea,egoera benetan larritzen hasi baino lehen.Entrenatzaileak garrantzi itzela eman zionLevanteren aurkako partiduari. Valentzianirabaztea ez zen erronka erraza. Ganorazkoatsedenik barik ekin zioten zuri-gorrieklehiari eta aurkariak ezinbestekoak zituenhiru puntuak. Hori gutxi balitz, zelaiarenegoera eta haizea ez ziren lagungarri izan.Partiduaren hasieran maila polita emanostean, zuri-gorriak sufritzen hasi zirenezker hegaletik Iker Muniain ez baitzen gauzaMoralesek erasoaldiak geratzeko. ErnestoValverdek taldearen egitura ukitu beharizan zuen ontzia urez bete eta hondoratubaino lehen. Atsedenaldian, entrenatzaileakegindako aldaketek egitura defentsiboa sendotueta sakontasuna eman zioten erasokojokoari. Ondorioz, Athletic goitik behera gailenduzitzaion aurkariari.
Jokoan nagusi izateak, baina, ez du ezertarakobalio markagailuan islarik ez badu. Begibistakoa da Athleticek arazo itzelak dituelagolak sartzeko eta Mikel San Jose ordezkoenaulkian jesarrita egonda garbi zegoen AritzAdurizen eskuetan zegoela zuri-gorriakaurreratzea markagailuan. Donostiarrak ezzuen huts egin eta gol ikaragarria sortu etasartu zuen bigarren zatiko laugarren minuturako.Gaur egun, jokalari gutxik burutudezakete halako jokaldi bat. Txapela kentzekomoduko gola berriz ere.
Markagailuan aurretik jarri arren, ikustekozegoen zuri-gorriak gauza izango zirenaldeari eusteko. Malagaren aurkako azkenbi partiduetan gola jaso zuten aurreratu etaminutu gutxira, Kopakoan balio gabekoaizan bazen ere. Zorionez, taldeko lerro guztiek?Iraizozek ez zuen lan askorik izan bainaizan zuena bikain bete zuen? ondo erantzunzuten eta hiru puntuak Bilbora etorriziren.
Athleticek irabazi egin ditu bere azken bipartiduak eta bietan ere ez du golik jaso.Garbi dago atea hutsean mantentzea oinarrizkoadela partiduak irabazteko aukerakizateko. Alde horretatik, Ernesto Valverdekondo aztertu beharko du non zelairatzenduen Iker Muniain. Ezker hegaletik jokatzenduenean, Mikel Balentziaga ume zurtzgeratzen da, nafarrak ez baitio askoriklaguntzen defenditzeko orduan. Kontua da,entrenatzaileak ezker hegalerako dituenbeste aukera biek, Ibaik eta Viguerak, ezdutela askoz gehiago laguntzen. Adierazgarriabenetan biak ala biak deialditik kanpogeratu izana. Muniainek errendimenduakhobera egiten du erditik jokatzen dueneanbaina Valverdek ez dauka alternatiba sendorikezker hegalerako. Bestalde, Laportek beldurraeragiten du kontzentrazioa galtzenduenean. Argia itzali egiten zaio.
Bartzelona dator domekan Katedralera.Bikain dabil Luis Enriqueren taldea eta Neymar,Messi eta Luis Suarez hirukoteak edozeinaurkari menderatu dezake. Nolanahi ere,partidua Bilbon jokatzen da eta zuri-gorriakedozein aurkariri irabazteko gauza dira SanMamesen zaleriak bultzatuta. Gau magikoaizan daiteke. Zaila izango da, bai, baina iazere lortu genuen. Aurten zergatik ez?