BIZKARRETIK erabili behar nuen batuaren ildotik; beste guzti horiek lepoa deitzen diotelako bizkaitarrok ondo bereiziz sama edo iduna deitzen diogun gorputz atal horri eta, lepoa argiro erabiltzen dugu, besteok bizkarra darabilenetan. Batzuk eta besteok, ahulenen kontura ulertuko dutelakoan, figura hori zertan erabiliko dudan azaltzea dagokit jadanik. Emanak gara, betiere, inori gerra deklaratzerakoan edo norbaiti etekina ateratzerakoan ahulenen bila joatera eta handik aurrera geratzen den bigun edo ahulena bilatzen jarraitu. Zementu eta harea orez horma berdintzen aritu zen harginak esan zidan bezala: behetik hasiko naiz, errazenetik, horrela beti joango naiz errazena egiten. Indarrez fresko izaki, zailena egitea hobe ez ote zen esan eta ekin nion, eta berak tinko: beti errazenetik joango naiz.

Holako zerbait otu zaie nire herriko Astiune Udal Erakundekoei. Gorrotatzen ditudan krisia eta murrizketa hitzak praktikara eramateko orduan, 60 urtetik gorakoengan karga dute haren herra bizia eta informazio iluna eta gezurtia erabiliz gainera. Horiei eta beste edozein adinekoei tasa edo kuotaren igoera arrunta jarri diote baina 60 gorakoek besteen tasa berberak ordainduko dituzte, orain arte erabat dohainik izan diren ikastaroak egiteko. Informazio gezurti edo demagogikoa diodanean da, etxera bidali diguten gutunetan, "gitxieneko soldatara heltzen ez direnek..." 10 euroko tasa izango dutela, ez du gutunak ezer aipatzen 640 eurotik gorako pentsio edo saria dutenek, kuotaz gain, deus ordaintzetik 37 euro ordaindu beharko dutela hilero, "beste edozeinek bezala" erantzun didate. Demagogian aurrera joanez, ikasturtearen bukaera bazkari ondoren alkateak "egiten dugun jarduera eredugarriarengatik" zoriondu gintuen. Ezingo dute atso agureok beste hainbeste esan ahal izango bere jardueraz.

Lotsa punttu bat aitortzen dut, 16.000 biztanleko udalerri xume bateko arazoak orokor edo erabat publikora azaleratzea iritzi txoko batean baina, bestalde, eredu denean erabiltzen dudan era berean nahi nuke erabili salatzeko orduan.