Oporrak Bakean 26
Saharar herriaren aldeko mugimenduan aritzen garenok beti daukagu buruan Oporrak Bakean programaren hasiera; duda gabe, gure ekimenik tronkalenetarikoa da, horregatik, munta handikoa delakoan gaude, batetik, konflikto hau erdigunean jartzen delako eta, bestetik, bizitza gogorra duten hainbat ume infernu horretatik ateratzen baitira.Aurten oso berezia da programa abenduan abian jartzen dugun lehendabizikoz baita,eta 50 urte betetzen baitira Espainiak saharar herria alde batera utzi zuenetik. Hori horrela, neguko jaka eta bufanda jantzi ditugu helburu argi batekin, familia harrerak aurkitzea hain zuzen ere. Dena dela, helburua erdiesteko laguntza eskatzen dugu gure mezuari ahalik eta hedapen onena eman diezaiogun. Hori dela eta, Barakaldoko eragileei (alderdi politikoei, sindikatuei, auzoei, elkarteei, biztanleriari, zuri) honako mezu hau helarazi nahi diet: herri hau erdigunean jartzen lagun diezagukezue? Esperientzia hau biziko baduzu gurekin harremanetan jar zaitezke (baraka.salam@gmail.com edo telefono bidez, 665 72 93 03).