Epaia izatetik baino, Inkisizioa

04.02.2020 | 06:22

Iruña-Veleiako grafitoak, idazkiak, faltsuak izan al daitezke? Bai. Benetakoak izan al daitezke? Bai. Inork ez du ez bata ez bestea frogatu. Hortaz, zer da Iruñea-Veleiako aferan epaitu nahi dena? Faltsutzailea? Nola epaituko da bada, benetakoak ere izan daitezkeen idatzi batzuen faltsutzailea, horrela direla frogatu aurretik? Hau da, Pablok Pedro hil egin zuela Madrileko prentsa zabortzaleak argitaratu ondoren, Pablo epaitegira eramatea bezala da. Pedro bizirik dago eta! Bai, zirku txar honek epai garbia izatetik baino Inkisiziotik gehiago du.