Ostiral arratsaldean Gregorio hil zela esan zidatenean ezin nuen sinistu. Izan ere, heriotza izan baino pare bat ordu lehenago berarekin hizketan egon bainintzen eta ez nion aparte-korik ezer sumatu. Baina azken ordua non eta noiz izango den ez dakigunez halakoxeak egiten dizkigu patuak, Gregoriori Santa Luzi egunean gertatu zi-tzaionaren antzekoak. Lerroon bidez Gregoriok euskal historiografiari egin dion ekarpenagatik nire, eta nago beste hainbaten, errekonozimendua eta merezi duen esker ona adierazi nahi ditut. Izan ere zerbait erakutsi badigu Gregoriok zera izan da: ez dagola gai txikirik historia egiteko edo, beste era batera esanda, gai txikiak landuz historia handia egin daitekeela. Gregoriok pasiotarren ordenako historia, euskal hez-kuntzaren historia, umeen historia, erbesteratuen historia... landu zituen, iragana erakutsi nahi duten liburuetan nekez ikusten ditugun gaiak. Eta zelan landu gainera! Ingalaterrara erbesteratu beharra izan zuten umeen historia hartu zuenean, Habanan joatea egokitu zitza-ien bizirik zirauen umerik, an-dereñorik, abaderik edo lagun-tzailerik ez zen izan Gregorioren inkestak jaso ez zuenik. Den dena jasotzea nahi zuen. Gai honi lotutako bizpahiru liburu eta erakusketa egin ondoren, urteetara hainbat dokumentazio agertu zenean, hasierako lanak osatzeko ia 800 orriko liburu bat ondu zuen. Beste hainbeste egiten ziharduen egunotan, bere tesia izan zen Bizkaiko auzo eskolen gaineko liburua berregingo zuen lana kaleratzeko prestaketetan. Li-buruotan, eta gainerakoetan, ez da falta gaiari eta bere inguruari buruzko analisi sakonik eta lanotan azterketaz gain da-gon guztian ez dago soberan ezer. Azken hamarkadan bolo-bolo dabilen kontua da memoriarena. Gregoriok ez zuen inoren aholkurik edo esanik bide horretan sartzeko behar izan, natural zebilen hor ia konturatu barik. Izan ere, Gregorioren ardura txikiaren handitasuna erakustea zen, galtzailearen garaipen morala, ordukoen eginen gaurkotasuna. Horregatik ageri dira bere liburuetan erbesteratu ziren ume, andereño, apaiz eta laguntzaile guztien izenak, auzo eskola guztien historiak, bere denboran hildako pasiotar anaiak guztiak edo euskara normaltzeko bidean XX. mende hasieran argitaratu ziren eskola eskuliburu guztien analisiak, txikiaren historia handi eginez. Historiagile lanak elkartu gintuen biok eta elkarren adiskide izatera eraman ere bai. Horregatik amaituko dut esanez bego gugan goian egoteko lain eta gehiago eginda ostiralean joan zitzaigun Gregorio Arrien pasiotarra, historia idazten maisu eta pertsona aparta.

Iñaki Goiogana S.Arana Fundazioa