Estatu espainoleko legediak behartzen ditu euskaldun eta katalan denak nahita nahiez gaztelera jakitera. Baina guraso eta euskaldun naizen aldetik, nere umeak gaztelera jakin ez zezan nahi nuke. Hots, Frankoren garaian jaso ziren ikastolak Espainian legearen aurka. Hau da, nahi ez duen euskaldunak eta nahi ez duen baskoak, eskubide ukaezina du gaztelera irakasgaia ez emateko eskolan. Zer dakite Madrildar gazteek? Bertako hizkuntza ta nazioartekoa, hots, ingelesa. Zer jakin behar du euskaldunak? Bertako hizkuntza, eta ingelesa agian. Ezkubide ukaezina du nerabe batek, aukeratzeko eskola eredu bat non ez zaion emango gaztelera irakasgaia, euskal hiritarra den aldetik. Nerabe eta gazte asko, desiatzen daude irakasgai hura ez emateko, eta sakontzeko gehiago euskeran eta ingelesean. Legeari begiratu gabe, desobedientziaz hasi beharreko borroka da gaztelera irakasgaia ez eskenitzen hastea. Nahi duenak hartu hori izateko askatasuna izan dezan. Eskubidea baidugu katalanek, euskaldunek eta gailegoek gaztelera ez jakitera, gure nahia hala bada. Hemendik 200 urtetara euskera ta ingelesa hitzegingo direla Euskal Herrian? Eta galdukodela gaztelera?