Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Sara Cortés

Zuzendariordea - Subdirectora

Errutina

Udako azken asteburua iritsi da gure etxeko bi txikienentzat eta dagoeneko nabari da tentsioa airean: astelehenean, eskola garaian goizero sortzen den kaosa berriro martxan izango da. Etxeko korridoreak atletismoko pista bihurtuko dira eta gure alaben arroparen aukeraketa negoziazio diplomatikoa izango da. Gurasook ere lanera bidean maratoi bat amaitu dugunaren sentsazioa izango dugu. Dena den, nahiz eta errutina gogorra izan, oso beharrezkoa da. Ikasturte hasiera kaotikoa izango da, baina abentura berrien atea da. Prestatu motxilak… eta baita superguraso kapak ere: hasi dadila errutinaren-showa!