Haurra handitzen denean, zerbait galtzen da. Gure alaba txikiari sehaska kendu eta bere ohera pasatu dugu. Egia da, honek pena pixka bat ematen dit bere lehen urteetako ikur bat desagertu delako. Zergatik erabaki dugu horrela? Izan ere, esnatze asko dituen neskatoa da Maia. Oso gogorra egiten zaigu gaua. Beraz, bere ohean utzi dugu bi gauetan eta askoz hobeto egin du lo, askoz hobeto egin dugu lo denok. Sehaska desagertu eta ohea hartu duela ikustea tristea izan da, baina aldi berean, gauak lasaiago eta goizak freskoago bilakatu dira. Aldaketa ona egin dugula uste dut.