Amaitu da eguneroko goiz eta arratsaldeko errutina: haurrek agur esan diote arratsaldeko klaseei eta hurrengo astetik aurrera goizez bakarrik izango dute eskola. Eta orain zer gertatzen da arratsaldeetan? Ba, gurasook animatzaile, entrenatzaile, ipuin-kontalari, clown eta parkeko segurtasun zaindari bihurtzen garela. Batzuk dagoeneko harrapatu ditut Googlen bilatzen: “nola entretenitu haur bat lau orduz etxean apokalipsirik sortu gabe”. Iritsi da ekaina, bai, ongi etorri Maratoi Infantilera! Badatoz betiko: “Ama, zer egin dezaket?”, “gose naiz”, “aspertuta nago”. Animo gurasoei, laster datoz udalekuak!
- Multimedia
- Servicios
- Participación
