Mina hartzeko ere

Idazleak jakitera eman du baita ere, berak literaturari eman behar ziona jada eman duela senti- tzen duela. Gaztetan, idazten hasi zenean, euskararen alde egiteko modu bat zela euskaraz idaztea. Horrek asetu izan duela. Kontzientzia lasaitu. Egitekoarekin bete. Baina, orain, uste duela euskararen alde areago egin dezakeela zerbitzari batek tabernan euskaraz zerbitzatzen bazaitu (eta euskal musika jarrita badauka, hobeto), liburu bat idaztearekin baino.

Ezkor topatu dut Zabala bere azken lanean, barruko beldurrak gainezka eginda balego bezala. Heriotza, oraindik ez dela tokatzen aitortu arren, aurreko atariko aulkian jarri izan balitzaio lez, bere heriotza propioari, umetan ezagututako munduari eta euskararen alde lan egiteko hartutako bideari so.

Zabalari esan nahi diot irakurri eta ulertu dudala. Ausardia handia erakutsi duela beldurrak airera- tzearekin. Euskaldun askok partekatzen ditugunak direla, ordea. Ez dagoela bakarrik. Iraganera begiratu eta galerak kontatzea, ostera, ez da aterabidea, mina hartzeko ere. Hobe aurrerantzean euskaraz zerbitzatuko gaituzten tabernariengana nola hel gaitezkeen pentsatzen jardutea, hiltzen ari zaizkigun esamoldeen gainean negarretan ur- tzea baino. Mine hartuenan be....