ARAI zalantzagarriak bizi ditugu egungo gizarte honetan, eta zuzeneko eragina du horrek etikaren ulermenean eta praktikan. Gure azken artikuluan, eutanasiari buruzko legea hizpide hartuta, egitate bereziki konplexu eta delikatu hori lan-tzen saiatu ginen.

Esandako legea promulgatu aurretik, hain irtenbide erradikalera jotzea -eutanasiara, alegia- legez ezinezkoa zenez, ez zitzaigun kontzientzia-arazorik sortzen. Lege berriak, ordea, baldintza zorrotzetan bada ere, eutanasiarako aukera ematen du. Teorian guztiok gaitzesten eta gorrotatzen dugun ekin-tza bat despenalizatzen du: beste pertsona bat hiltzea.

Horrek hiru gogoeta planteatzen dizkigu:

1. Bistakoa den bezala, ezin gaitzake inork behartu eutanasia egikaritzera, gure kontzientziaren kontra.

Guztiz kontrakoa. Norberaren eta erkidegoaren izenean, ahal dugun guztia egin behar dugu eutanasiara bidera gaitzakeen egoera batera ez iristeko:

- Osakidetzako zainketa aringarriak indartu eta sendotu behar dira.

- Gizarte-bitarteko berriak ezartzea ere beharrezkoa da.

- Pazientearen senitartekoen eta adiskide-ingurunearen laguntza. Denetan garrantzitsuena, segur aski. Eta zailena eta "garestiena" ere bai, gure gizartean, non, askotan, gutxietsi egiten baita iraupen luzeko gaixoen zainketa.

2. Legeak aitortzen du kontzientzia-eragozpena. Funtsezko puntua da. Baina, praktikan, lortu behar dena da kon-tzientzia-eragozpena agertzen dutenak diskriminatuak ez izatea, ez medikuen aldetik, ez eta osasun-erakundeen aldetik ere.

3. Lehenengo bi gogoeta horiek hurrengo hausnarketara bideratzen gaituzte: norberaren kontzientziaren araberako bereizmenera. Estatuak lotura kolektibo eta hertsatzaile mailan egiten ditu legeak, eta gerta liteke legeztatu dena norberaren kode etiko edo erlijiosoekin bat ez etortzea. Gure iritzian, pertsonari dagokio, azken batean, portaera jakin bat etikoki ona den erabakitzea eta horren ardura bere gain hartzea. Horregatik da hain garrantzizkoa pertsonaren bereizmen etikoa.

Edozein egoeraren aurrean hartu beharreko jarrera (eutanasia aplikatzea, pazienteari laguntzea edo beste edozein) nire bereizmen pertsonalak emango dit. Ondoren, legeak adieraziko dit hori legezkoa den ala ez.

Legea beharrezkoa da, besteak beste, mugak jartzeko eta kalte handiagoak saihesteko. Baina ezin du beti gizartean dagoen egoera bat ebatzi. Adibidez, onartzen dugu Justiziak, berak bakarrik, ezin dituela arazo politikoak konpondu. Eutanasiari buruzko legeak ekar ditzake egoera dramatikoak hobe-tzeko eta "gehiegikeriak" saihesteko hainbat elementu. Baina ez dezagun pentsa legeak berez eta beste gabe konponduko dituenik gaixotasun sendaezinek sortutako egoera larriak.

Sufritzen dagoen paziente sendaezinari eman dakiokeen laguntza guztia gorabehera, baliteke gaixo dagoena guztiz etsita egotea eta kapaz ez sentitzea sufrimendu gehiago pairatzen jarrai-tzeko. Zer egin behar dugu? Legeak, segur aski, emango digu aukera eutanasia aplikatzeko. Zer jarrera hartu behar dugu paziente gisa, pazientearen laguntzaile gisa edo osasungintzako profesional modura? Lehen bide bakar baldin bazen posible, hau da, gaixo sendaezinaren egoerari mugarik gabe eustea, azken lege honek beste bide batzuk hartzea ahalbidetzen du, aurretik genuena eragotzi gabe. Hori, hasteko eta behin, ez dago txartzat hartzerik, betiere pazientearen askatasuna eta duintasuna errespetatzen badira. Baina pazientearen inguruan gauden guztiok dilema baten aurrean jartzen gaitu: zer bide aukeratu? Ba al dakigu gure gizartean, praktikan, etikaren arabera joka-tzen, legeak horretara behartu gabe? Ez dagokio legeari bizitzaren edo heriotzaren zentzua ematea. Legearen xedea da gizarteko kide guztien arteko bizikide-tza hobea ahalbidetzea, haien arteko desberdintasun legitimoak errespetatuz eta gizartearen ongizate ahalik eta handiena bilatuz. Zer egin behar du gutako bakoitzak? Legeari ez dago berez ez dagokiona eskatzerik, erantzuna gure bereizmen pertsonalak eman beharko digu.

Horregatik da garrantzitsua balio humanisten barruan heztea, haurtzarotik hasita. Hainbesteko konplexutasuna duten gizakion arazoei erantzuteko prestatuko gaituen hezkuntza behar dugu. Ez genuke babestu behar legez ezarritako nahitaezko betebeharretan, horrela, etikaren arabera erabakitzeko dugun obligaziotik aske geratzeko.

Legeak pertsona ororen duintasuna errespetatu eta errespetarazi behar du. Hor sartzen da kontzientzia-askatasuna, zeina, zuzena denean, jokabide-arau bihurtzen baita, jarduteko modu horretatik eratortzen diren ondorio pertsonal eta sozial guztiak kontuan hartuta.

Azken batean, legeak zehaztutako arauak ezinbesteko eta funtsezko erreferentziak dira, bereizketa etikoa egiteko orduan, baina ez dira erabakigarriak. Erabakigarriena pertsonak lehentasuna izatea da, eta erantzukizunez bereizteko eta erabakitzeko daukan gaitasuna, eta agintaritza publikoari hori errespetatzea dagokio.

(*) Patxi Meabe, Pako Etxebeste, Arturo Garcia eta Joxemari Muñoa