Erredakzio-mahaia

Oinezkoen garaipena

02.08.2020 | 00:15
Oinezkoen garaipena

Senaren ibaiertzak oinezkoentzat egitea biziki goraipatu den proiektuaren parte da. Duela urte batzuetatik hona Paris bere mugikortasun politikak eraldatzeko buru-belarri aritu da, Anne Hidalgo alkatearen agindupean. Horrela, 2019an autoen zirkulazioa %8a jaistea lortu zuten. Berriki, 600 kilometroko baino gehiagoko bidegorria sustatuko dutela adierazi dute, eta, aldi berean, 60.000 aparkaleku kenduko dituztela. Ez dago atzera pausorik kotxearen kontrako gurutzadan. Koronabirusak bizkortu egin du urbanismoaren inguruan dagoen hausnarketa guztia aplikatzeko beharra. Eta nabariak dira Bilbon, esaterako, ezarri diren lehen neurriak: zenbait ornamentazio-loreon-tzi erretiratu dituzte jendearen joan-etorriak errazteko pilaketak eman daitezkeen eremuetan. Baina gogoeta koiunturala izatetik urrun dago, eta beste erabaki batzuen berri ere eman da deseskaladan ikusi diren gabeziak kontuan izanik. Beraz, irailetik aurrera, Kale Nagusia eta Areatza trafikora itxiko direla adierazi dute, espazio publikoek izan beharko luketen malgutasuna aldarrikatuz. Halaber, Bilbo osoan 30 kilometro orduko mugaketa jarriko da eta Moyua plaza oinezkoentzat egingo dute. Txalotzekoa da hiribildu jasangarriaren aldeko apustu irmoa, bideragarriak diren ekintzen bidez: betiere autoan doazen pertsonak erdigunean jarri beharrean pertsonak, besterik ez, jarriz. Orain, azkenaldian garraio publikoaren atzerakada indartu duten hiritarren eran-tzun kontsekuentea da beharrezkoa.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia