Erredakzio-mahaia

Komuneko papera

15.03.2020 | 01:16
Komuneko papera

Arazoa serioa dela adierazteko neurririk eraginkorrena futbola bertan behera uztea izan da. Gerora etorri dira beste erabaki zorrotzak, hala ekintzak etetea nola ekimapenduak ixtea. Administrazioek ezarri dituzten irtenbideak ikusi ondoren, normaltasun faltsu batean instalatu egotetik etorkizun laburrean planik egiteko ahalmenik gabe geratu gara. Eta horri aurre egiteko modurik eraginkorrena despentsa betetzea dela otu zaie batzuei. Alarma katean bidaltzen diren mezuek piztu dute. Holako batean Aldi supermerkatuan sartzeko jende andana ikaragarria ageri da, berrogeialdi hipotetiko batek suposa dezakeen hornidura ezaren beldur psikotikoak jota. Bost axola aipatutako bideoa Alemanian grabatu izana 2011n, informatikarekin zerikusia zuen gailuen eskaintza berezian. Fake news-ak aspaldi heldu ziren gurera luzez geratzeko, irizpide kritiko handiagoa gara-tzen ez dugun artean. Baina bada gezurrezkoa ez den albiste biral bat: komuneko paperaren falta. Eta ez da bat-batean mundu guztiak momiaz morrotzea erabaki duelako. Dirudienez azalpen psikologiko bat dago fenomenoa argitzeko: zelulosa pilatzeko erabakiaren atzean beste batzuek erosten dutena erosteko premia dago, baita kontrol ezaren sentsazioari aurre egiteko ondasunak metatzeko beharra. Aste honetan dilema berri bat planteatu zait armairua zabaldu eta komuneko papera benetan falta zaidala egiaztatzerakoan: nola eskuratu egunotan ergela iruditu gabe?

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia