Indiako Ozeanoko Atunaren Batzordeak, arrantzan egiteko inguraketa sarea erabiltzen duten ontzien jarduna nabarmen kaltetuko duen araudia onartu du azken batzarrean. Datorren urteko urtarrilean indarrean sartuko diren neurriek flota horretako ontzieiberrogeita sei- bakarrik eragingo die, Espainia, Frantzia, Seychelles eta Maurizioko banderakoei batez ere. Tartean, Bermeoko hogeita bost bat. Indiako ozeanoan atuna harrapatzeko beste arrantza mota batzuk erabiltzen dituzten gainerako ontziek (bolanta sareak, palangrea eta abar), ordea, ez dute mugarik izango euren jardunean.

Indonesia izan da Europako Batasuneko flotaren aurkako erasoaren bultzatzaile nagusia, Mombasako batzarrean onartutako araudia arrantza jasangarriaren aldeko apostua dela argudiatuta. Bada, duela urte gutxi batzuk Indonesia atun hega-horia errekuperatzeko IOTCk proposatutako planaren aurka agertu zen. Gainera, espezie horren harrapaketa kopurua murriztu beharrean, %250 handitu du azken urteetan. Europako Batasuneko flotak, ordea, %24 txikitu du arrantzatutako zimarroi kopurua.

Europako ontzidia ordezkatzen duen Europeche Tuna Group elkartearen arabera, IOTCk onartutako araudi berriak “arriskuan jartzen du inguraketa sarea erabiltzen duten flotaren jarraipena Indiako ozeanoan eta mehatxu larria da garapen-bidean dauden herrialdeetako ekonomientzat”. Seychelles eta Mauruzio dira adibide garbienak. Izan ere, bertako kontserba fabrikek inguraketa sarea erabiltzen duten ontziek harrapatutako atuna behar baitute.

Beste alde batetik, IOTCren azken batzarrean ia ez zen negoziaziorik izan onartutako araudiaz eztabaidatzeko eta akordio bat adosteko. “Europako Batasuna, Seychelles, Maurizio, Comoras eta beste herrialde batzuk ez ziren arraina biltzeko gailuen erabilera kudeatzeko neurri berrien aurka agertu. Aholkularitza zientifikoa baino ez zuten eskatu” salatu du Europechek. Anne France Mattlet, Europeche Tuna Groupeko zuzendariak uste du onartutako araudi berriak ez duela oinarri zientifikorik eta ez duela aintzat hartzen tokiko ekonomien errealitatea.

Europechek eskatu dio Europako Batasunari Mombasan onartutako araudi berria inpugnatzeko. “Brusela aurka agertzen bada, neurri berriak ez lirateke aplikatuko Frantzia eta Espainiako banderako on-tzietan. Bestela, Europa atun hornidurarik gabe geratuko litzateke eta kanpoko ontziei erosi beharko lieke”.

Europako atunontzien elkarteak garbi dio, itsas baliabideen ustiaketa jasangarria ez dela onartutako araudi berria bultzatu dutenen helburu nagusia. “Europako flotak kanporatu nahi dituzte Indiako ozeanotik eta horrela lehiakide bat kendu merkatutik”. Europechek kezka agertu du International Pole and Line Foundation erakundeak –Erresuma Batuan egoitza duen gobernuz kanpoko erakundea- duen eraginagatik. “Erakunde horrek ordezkatzen dituen enpresek MSC zigilua –Marine Stewardship Council– duen atunaren monopolioa eskuratu gura du Erresuma Batuan”. John Burton, Maldiva Uharteetan urtero 25.000 tona atun hega-hori harrapatzen duen flotaren jabe nagusia, dago arestian aipaturiko gobernuz kanpoko erakundearen atzetik.

5 miloi tn atun

Bermeoko atunontzi izoztaileak 1984tik ari dira arran-tzan Indiako ozeanoko uretan. Nazioarteko uretan egiten dituzte harrapaketa gehienak eta gainerakoak, lankidetza akordioak sinatu dituzten herrialdeen uretan, Seychelles eta Mauriziokoetan batez ere. Flota honen jarduna guztiz kontrolatuta dago eta ikuskatzaileak daude ontzi guztietan.

Atuna da munduan eta Europako Batasunean gehien jaten den arraina, 3,10 kilo pertsonako urtean. Europak 645.272 tona atun inportatu zituen 2021 urtean, serrutxoa eta atun hega-horia batez ere, 2.510 milioi euroko balioarekin. Ecuador, El Salvador, Guatemala, Seychelles, Papua Ginea Barria, Ghana, Boli Kostan eta Txinan erosi du atuna. Europak arrain asko erosten du urtero kanpoko merkatuetan eta urterik urtera kopuru hori gero eta handiagoa da. 2021ean 6,23 milioi tona arrain erosi zituen, 25.820 milioi euroko balioarekin. Espainia, Suedia, Frantzia, Danimarka eta Herbereak dira arrain erosle nagusiak Europan.

ISSF (International Seafood Sustainability Foundation) egindako azken azterketaren arabera, 5 milioi tona atun inguru arrantzatu zuten 2020 urtean eta kopuru horren %22 Indiako ozeanoko uretan, 1,1 milioi tona hain zuzen ere. Espezie asko daude atunaren familian eta serrutxoa (skipjack) da arrantzatuena munduan, kopuru osoaren %56 inguru. Atun hega-horiaren harrapaketak %31 dira, atun-mojarenak %8 eta hegaluzearenak %4. Munduan urtero harrapatzen duten atunaren %87 egoera osasuntsuan dauden itsas-populazioetatik datoz.

Indiako ozeanoari dagokionez, serrutxo eta atun moja populazioak osasuntsu badaude ere, biologoek diote atun hega-horia egoera larrian dagoela, arrantzaleek kontrakoa badiote ere, itsasoan arrain asko ikusten baitute. “Gure ustez, biologoek egindako azterketen oinarriak ez dira fidagarriak. Azken urteetan inoiz baino atun hega-hori gehiago ikusten dugu itsasoan” diote euskal atunontziek.

Indiako ozeanoan urtero harrapa-tzen den atun hega-horiaren herena arrantzatzen dute inguraketa sarea erabiltzen duten ontziek. Herrialdeka, Espainiako banderako flotako ontziek, kopuru osoaren %11 baino ez du arrantzatzen. IOTCren datuen arabera, Irango flota da zimarroi gehien harrapatzen duena, Omanekoarekin batera, bolanta sareak erabilita. Beste hogeita hamabost flotak arrantzatzen dute atun hega-horia Indiako ozeanoan. “Ezin da esan, atun hega-horiaren ustezko egoera larria inguraketa sarea erabiltzen dugun ontzien jardunaren ondorioa dela. Besteak beste, gure flotaren harrapaketak kopuru osoaren herena baino ez dira. Gainera, gure ontzien jarduna erabat kontrolatuta dago. Arau guztiak betetzen ditugu etaez dugu ezer ezkutatzen” diote Bermeoko atunontzien ordezkariek.

Indiako Ozeanoko Atunaren batzordeak aitortu egiten du bolanta sareak erabiltzen duen flotaren jarduna “gutxi kontrolatuta” dagoela. Gauza bera dio, palangrea edo tretzak erabiltzen dituen flotaren jardunari buruz. Gainera, IOTCk nabarmendu egiten du flota horien harrapaketa kopuruak gorakada nabarmena izan duela azken urteetan.

Gobierno vasco

Ayudas al sector pesquero

Competitividad. El Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno vasco ha abierto las ayudas al valor añadido, economía circular y seguridad alimentaria 2023, con el objetivo de fomentar la competitividad de las empresas pesqueras, impulsando el valor añadido o calidad de los productos pesqueros. Para ello, se subvencionarán las inversiones que incrementen el valor de los productos de la pesca, en particular permitiendo que los pescadores lleven a cabo la transformación, comercialización y venta directa de sus propias capturas, entendiendo por ésta, la venta que no se efectúa mediante subasta, sino con pactos, contratos o cualquier tipo de transacción.