Kutxabankek aste honetan argitaratu du urteko lehen sei hilabeteen balantzea, oso zifra "berdeekin". Informek emandako datuen artean, erakundeak proiektu jasangarriak finantzatzeko emandako zenbatekoa nabarmentzen da: 1.150 milioi euro baino gehiago. Zehazki, 532 hipotekadunetan banatuta, 619 enpresei eta erakundeei eta 5,7 kontsumoari.
Urteko lehen sei hilabeteetan, 1.150 milioi euro baino gehiago mugiarazi ditu guztira finantza Taldeak karbonoaren murrizketaren aldeko apustua egin duten hainbat proiektu babesteko. Kopuru hau, aurreko urteko epealdi berarekin emandakoa baino % 2,3 handiagoa da.
Xehekako bankaren esparruan, finantzazioaren zati handi bat norbanakoek erosi dituzten etxebizitza eraginkorretara, edota auto eta etxeko-tresna eraginkorragoak erosteko bideratu da.
Horregatik, finantzazio jasangarri horren zati handi bat Bankuko bezero partikularrek energiaren ikuspegitik etxebizitza eraginkorrak erostera bideratu da, ´Hipoteka Berdea´ izenekoarekin. Mailegu honek baldintza bereziak eskaintzen ditu ziurtagiri-energetiko gorenak dituzten etxebizitzak erosi ahal izateko, eta horiek ´Aseguru Berdearen´ bitartez babestu ahal izateko. Hain zuzen ere, aseguruon poliza berriak % 27 hazi dira iazko seihilekoaren aldean.
Ekainaren bukaerara arte, guztira 2.850 kontratu sinatu ziren hipoteka-era berri honen baitan, 532 milioi euroko balioarekin, iaz baino % 1,2 gehiago. Gainera, sinatu diren hipoteken laurdena ´Berdea´ izan da, zehazki hipoteka berri guztien % 24.
Xehekako Bankaren alorrean bertan, Banka Taldeak segmentu ´berdean´ eman diren kontsumorako maileguen bolumena 5,7 milioi eurora artekoa izan da, iaz baino % 71 gehiago. Finantzazio hori eraginkortasun-energetikoa hobetu nahi zuten etxebizitzetara bideratu da, isolamendu eta klimatizazio-sistemak hobetzeko. Halaber, finantzaziorako erraztasunak eman dira auto elektrikoak, hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko.
Gizarte eta ingurugiro-garapena sustatzeko ekimenak abiarazi dituzten enpresei eta erakundeei ere babes-finantzarioa ematen jarraitu du Kutxabankek, lekuan lekuko ekonomien mesedetan.
Enpresen eta erakundeen alorretan espezializatutako lan-taldeek 619 milioi eurotik gorako balioa duten eragiketak onartu dituzte, guztiak ekonomia berde eta jasangarrian inbertsioak egin ahal izateko. Oro har, energia berriztagarriak sortzeko edo bateratzeko egitasmoak, mugikortasun jasangarria bultzatzen dutenak, edota babespeko etxebizitza eraginkorragoak sustatu dituztenak bideratu ditu Bankuak.
TCFD txosten klimatikoa
Bere lehen txosten klimatikoa argitaratuta, Kutxabankek Finantza Egonkortasunerako Kontseiluko TCFD lan-taldeak egindako gomendioei erantzun die, merkatuari arrisku klimatikoaren kudeaketari buruz duen estrategiaren ikuspegi objektiboa eskaintzeko.
Finantza-erakundeak eragile nagusietako bat dira ekonomia jasangarriagoa eta isurpenen murrizketarako trantsizioa sustatzeko. Kutxabankek konpromiso sendoa du alor honetan eta, beraz, ESG irizpideak bere negozio ereduaren euskarrietako bat dira. Honenbestez, Parisko Akordioa edo Garapen Jasangarriko Helburuak betearazteko hitzarmenekin lankidetzan aritzen da.
Energia, eraikuntza, mugikortasuna edo lehen sektorea bezalako alor desberdinak klima-aldaketara egokitzeak dakartzan aukera potentzialak aztertu ondoren, Kutxabankek estrategia oso bat sortu du bere bezeroei eta interes-taldeei emisio txikiagoak dituen ekonomia baterantz trantsizioa egiten laguntzeko. Horretarako, Taldeak finantzaketa-esparrua du, proiektu berde eta jasangarriak finantzatzeko irizpide zehatzak biltzen dituena.