AZTIk hegalaburraren ugaritasuna aztertuko du Bizkaiko Golkoan
Adierazle argi bat eduki ahal izango da espeziaren stocka ebaluatzeko
- Azti ikerketa-zentroak Bizkaiko golkoan hegalaburraren ugaritasuna neurtzeko kanpaina abiarazi du. Ikertzaileek prospekzio akustiko aktiboan oinarritutako zunda zientifikoak erabiliko dituzte, eta horrek orain arteko datuak baino fidagarriagoak eta zehatzagoak lortzea ahalbidetuko du. Espezie honen egoera azken urteetan nabarmen hobetu bada ere, erakundeek kudeaketa iraunkorra bermatzeko neurriak hartzen jarraitzen dute. Hegalaburraren stockaren egoera oso larria izan zen 1990 eta 2008 artean. Ondorioz, Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) berreskuratze-plan bat ezarri zuen 2008an, eta oso emaitza onak lortu ditu. Izan ere, urterik urtera hegalaburraren egoera gero eta hobeagoa da.
Hala ere, hegalaburra modu iraunkorrean kudeatzeko ahaleginek ez dute etenik izan, eta Azti ikerketa-zentroak BFT Index kanpainaren seigarren edizioa hasi berri du. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bultzatutako ekimen hau atzo hasi zen eta hurrengo bi asteetan zehar luzatuko da Bizkaiko Golkoan, Hondarribiako Tuku Tuku itsasontzian. Kanpaina honen bidez, zimarroiaren ugaritasun-indize bat lortu nahi dute, tresna akustikoetan oinarritutako tekniken bidez.
2015ean hasi zen BFT Index kanpainaren bidez, adierazle argi bat eduki ahal izango da ekialdeko Atlantikoko eta Mediterraneoko hegalaburraren stocka ebaluatzeko. Beraz, kanpaina honen bidez, aurrerapauso bat eman nahi dute espezie honen populazioaren azterketan. Horretarako, tresna berri bat eta arrantzako informazio independienteak sartuko dira, kudeatzaileei erabakiak hartzen laguntzeko.
Kanpainaren azken edizioetan grabatutako datuen analisiak -aurtengoa seigarrena da- Bizkaiko Golkoko hegalabur gazteen ugaritasunaren eta banaketaren lehen indizea emango du. “Adierazle horri esker, epe ertainera, arran-tzalekutik aparteko tresna bat izango dugu Bizkaiko Golkoan hegalaburraren ugaritasunean dauden aldaketak baloratzeko eta ICCATek egiten duen ebaluazioan erabili ahal izateko” azaldu dute Azti ikerketa zentrotik. Kanpaina honetako datuak datozen hilabeteetan emango dituzte aditzera.
Hegalaburraren arrantzako irudi bat. Foto: Iñigo Onaindia (AZTI)
Temas
Más en Economía
-
La flota vasca mantiene los desembarques de verdel y mejora el precio de la anchoa en lonja
-
De Basauri a la embajada de Japón: viaje a Madrid para denunciar los despidos en Bridgestone
-
Kutxabank logró en el primer trimestre un beneficio de 149 millones, un 24 % más
-
BBVA y Sabadell suben hasta un 2% en bolsa tras aprobar Competencia la OPA