BILBO. Koronabirusak eragindako egoerak hainbat establezimendu ixtera behartu du. Hala, 463/2020 dekretuak banka oinarriko zerbitzu publiko izendatu duenez, Kutxabankek bulegoen % 60a zabalik mantentzea erabaki du.

Kutxabankek telefonoa, online Banka eta Appak bezalako kanal alternatiboak indartu ditu, bezeroek etxetik eragiketak normaltasun osoz egin ahal ditzaten, eta bulegoetara erabat beharrezkoak ez diren bisitak ekidin ditzaten.

Online Bankaren eta Banka mugikorraren bitartez bulegoetan ohikoak diren eragiketak egin daitezke, eta bezeroek atal berezia dute ohikoak diren galderak argitu eta laguntza 'chat' bat dute.

Kutxabanken 'app'ean gainera, besteak beste mailegu pertsonalak formalizatu, txartelekin eginiko erosketak geroratu, transferentziak burutu, mugikorraren kamera digitalarekin erreziboak ordaindu, urruneko tramiteak sinatu, posta kutxa ikusi edo baloreak salerosi daitezke. Aplikazio mugikorretatik gainera, txartelak piztu eta itzali daitezke autonomia osoz, segurtasun mugak kontrolatu, ordainketa seguruak egiteko txartel birtualak sortu edo maileguaren mugak igo eta jaitsi. Norbanakoen artean eta GKEei dirua bidali daiteke, saltokien TPVetan ordaindu, contactless kutxazainetan dirua atera edo "Kutxabank Pay" app-aren bitartez online erosketa seguruak ere egin daitezke. Horrez gain, Kutxabanken bezeroek Apple Pay, Google Pay edo Samsung Pay bezalako plataformak eskura ditzakete.

Enpresen bezeroek bulegoetara joan beharrik gabe ohiko eragiketa guztiak egin ditzakete kanal digitalen bidez. Azken berrikuntzen artean txartelak blokeatu ditzakete, aktibatu, mugak eta erabilerak zehaztu, lotutako kontuak kudeatu, ordainketa modalitateak finkatu, eta txarteletik kontura traspasoak egin. Eragiketetan sinadura anitza erabili daiteke, nazioarteko trasferentziak Banka mugikorrean egin, edo online generadorea AEF estandarretara egokitu online Bankan.

Joan den martxoaren 16a geroztik, ia bikoiztu egin da Telefono bidezko Bankaren bidez arreta hartu duten bezeroen kopurua. Gainera, online Bankaren eta Banka mugikorraren bidez eginiko kudeaketek hazkunde esponentziala izan dute. Laguntza 'chat'-ak esaterako, %60 kontsulta publiko gehiago izan ditu, eta %40 haz dira kontsulta pribatuak. Horrez gain, sinadura digital omnikanalaren erabilera %34 hazi da martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta.

Bulegoetara joatea ekiditen duen tresna honen erabilera planen ekarpenetan izan da oso esanguratsua, %43 hazi baita, eta %34 zorroen bideragarritasun galdeketetan. Bezeroei kontuetan edo txarteletan izan dituzten mugimenduak komunikatzeko eskuragarri dagoen alerten zerbitzuaren kontratazioa ere nabarmen hazi da azken asteetan, eta kontratazio horien %70 online kanalen bitartez egin da.

TELELANA ABIAN JARRI DA

Kutxabank Taldeak ahalegin handia egin du azken urteetan tresna teknologien esparruan. Horren bitartez, langilegoaren %70ek du gaur egun telelana egiteko aukera, Erakundearen eraginkortasun operatiboa ohikotasunean mantenduz. Hori guztia, ziber segurtasun arau zorrotzenak betetzen dituzten sistema teknologikoekin, eta RGPD araudiak ipinitako berme guztiekin.

Gainera, Kutxabankek bere langileen eta bezeroen segurtasun fisikoa zorrotz betearazten duen jarduera-protokoloa jarri du abian. Horrela, ezinbestekoa da pertsonen artean gutxienez metro bateko segurtasuna mantentzea, langileen artean eta zabalik dauden bulegoetan gel-garbitzaile bereziak banatzea, eta lan-guneetako eta kutxazainetako garbiketa zerbitzuak zabaltzea.