Larunbat honetan Adarragak emakumezkoen San Mateo Torneoaren lehen edizio arrakastatsuaren finalak hartuko du. Adituek jakinarazi duenez, maila oso altua espero da txapelketa honetan. Nahi duenak ETB-1ean zuzenean edo Errioxako Telebistak diferituan ikusi ahal izango du.

Jaialdia promozio mailako pilota goxoko finalarekin hasiko da, Errioxako emakumeen esku pilotariak azken urteotan egiten ari diren aurrerapen handiak ikusteko erakusleiho ikusgarri batekin. Izan ere, lau finalistetatik hiru, Ana Belmonte, Ibone Salinas eta Alejandra Bylak, errioxarrak dira eta txapelen bat etxean geratuko dela ziurtatuta dago. Leire Galeano gipuzkoar gazteak, Emakume Master Cupeko Binakako aurtengo txapeldunak, Ana Belmontekin batera jokatuko du partida.

Ondoren, eliteen mailako pilota mistoko txapelketaren amaiera ikusteko modua izango dugu, eta bertan, Errioxako beste pilotari batek, Andrea Capellanek, maila goreneko bere lehen txapela bilatuko du, Amaia Aldairen atzelari gisa. Udan osasun-arazoak izan zituen Santo Domingo de la Calzadakoak, eta kantxetan bueltan ikustea berri pozgarria bada; zer esanik ez, horrelako izen handiko titulu batekin lagun badiezaioke, non eta etxean. Hori bai, horretarako bere bertsiorik onena eman beharko du, aurrean duten bikotea edonor izutzeko modukoa baita; Olatz Arrizabalaga, palmares zabalena duen pilotariak eta berme osoko Naroa Agirre bezalako pilotari batek osatutakoa.

Final handiaren aurretik, Leire Garai-Mirian Arrillaga eta Miren Larrarte-Nora Mendizabalen arteko hirugarren posturako partida jokatuko da, lau pilotariek, txapelaren presio hori gabe, lehen mailako ikuskizuna eskain dezakete.

Kalitatea eta jai-giroa bermatuta daude jaialdian, beti ere osasun-protokoloei erne egonda. Sarrera doakoa izango da osasun-agintariek baimendutako edukiera bete arte.

Gaur Adarragan bertan egin den finalen aurkezpenean, Juan José Belmonte, Errioxako Pilota Federazioko presidentea, Eloy Madorrán, Miguel Merino pelotaria, txapelketako enbaxadore gisa, Laura Jiménez, Laboral Kutxako Errioxako Gobernuko Kirol zuzendaria, Sonia Pérez, Palacioseko zuzendari komertziala eta Ane Epalza de Coca-Cola izan dira, eta denek ere aurreneko edizio honen arrakasta nabarmendu nahi izan dute. Era berean pilotazale guztiak pilotalekura gonbidatu dituzte, larunbatean izango den jaialdiak pena mereziko duela sinetsita.