Maiatzaren amaieran gaude, Uda ate joko dugu dagoeneko, Baina euria oso ohikoa da gurean, eta beti daukagu arrisku hori. Bigarren urtea da Urdanetako Eskubaloi txiki Eguna euriak bustitzen duena, goiz-goizetik, gainera. Une batzuetan ateri egon zen, baina gutxien espero zenean botatzen zituen zaparradak. Hala ere, giro ederra izan zuten, Loiuko ikastetxeko speaker arduradunak lagunduta.

Aurreko edizioetan legez, eskubaloi egunak 600 jokalari inguru bildu zituen, eta jende kopurua 1.000 ingurura ere heltzen da, senide eta entrenatzaileak kontuan hartuz gero. Ekitaldi jendetsua, beraz, eta oroigarri moduan, talde argazki erraldoia egin zuten guztien artean. Honako klubak batu ziren Urdanetan: Askartza Claret, Beltzagorri, Basauri, Escolapios, Trapaga, Kukullaga Etxebarri, Berdezurigorri, Loiola Indautxu, Zuazo, Ongarai, Colindres, Urdaibai, Gijón, Sinfín, Barakaldo eta Muskiz. Jai-giroa ikastetxeko txoko guztietara hedatu zen, goizeko 9:00etatik aurrera.

Edozein lekutara begiratuta ere, partidaren bat ari zen jokatzen. Izan ere, hamalau zelai egokitu ziren. Basauri Zuazoren aurka, Kukullaga Urdanetaren aurka, edo Barakaldo Ongarairen aurka. Jokalari batzuek hutsik zeuden zelaiak aprobetxatu zituzten, jokoan ibiltzeko, hala nola Trapaga eta Beltzagorrikoek; baina asko eta asko zozketen eremura gerturatzen ziren, zorte bila. Speakerraren arabera, Zuazokoek handia izan zuten. Zozketa eremuan egon ziren beste batzuk Escolapios ikastetxekoak izan ziren. Kantuan hasteko umorea ere izan zuten.

Ekitaldia txapelketa gisa antolatu zen, eta finalaurrekoak eta finalak izan zituen kategoria bakoitzerako. Jokatzeko sistema honelakoa izan zen: talde guztiak lau taldetan banatu ziren kategoria bakoitzeko.

Talde bakoitzeko lehen sailkatuek finalaurrekoak jokatu zituzten, eta garaileek aurrez aurre jokatu zituzten finalak, ikastetxeko kiroldegian. Berdinketa zegoenean, antolakun-tzak bi balizko hartu zituen kontuan: finalaurrekoetan berdinduz gero, urrezko gola sartzen zuenak irabaziko zuen, hau da, sakea zozkatu ostean gola sartzen zuen lehenak. Finaletan, bost minutuko luzapena jokatuko zen, eta orduan ere berdinduko balute, urrezko golaz baliatuko ziren.

Partida bakoitzak hogei minutu iraun zuen, eta norgehiagoka batetik bestera bost minutuko atsedena zegoen.Aurreko edizioan legez, txapelketa Urdanetako Twitter kontuaren bidez eman zen. Askok eta askok egin zuten ekarpena, hala nola Beltzagorrik. Jokalariei ogitartekoa jan bitartean egin zieten argazkia igo zuten. Beste klub batzuek mezuak utzi zituzten, eskubaloiaren egun handi hori antolatzeagatik eskerrak emateko.

Bestalde, jokalari bakoitzak txartel bat jaso zuen ogitarteko eta edari baterako, eta beste bat elastiko baten zozketan parte hartzeko. Gainera, txosna bat jarri zen, nahi zuenak berriz indarra hartzeko, txistorra edo tortilla ogitarteko batekin. Ikastetxeko kafetegiak ere hainbat lekutatik ikastetxera etorritako guztiei zerbitzua eman zien. Pintxoak agortu egiten ziren, barrara atera ahala.Ekitaldi honetaz gain, eskubaloiak egun berezia izan zuen igandean, Lasesarreko kiroldegian. Egun osoan zehar jokatu ziren partidak, kategoria guztietakoak, eta arratsaldez hainbat pertsona eta erakunde omendu ziren, Bizkaiko Eskubaloi Federazioak urtero ematen dituen sarien bidez.

Gainera, eskubaloi inklusiboaren berri emateko aprobetxatu zuten, baina, batez ere, klubei beren lanagatik zorionak emateko. Jai handi honek Zuazo izan zuen anfitrioi, beren herrian ospatu baitzen egun berezia.

Hurrengo egunetan eskubaloiarekin erlazionatutako jarduerekin jarraituko da, hala nola larunbat honetan Gobelako kiroldegian izango den belarreko eskubaloi txapelketa, edota Basauriko klubak Bizkotxaldeko parkean antolatuko duen txapelketa solidarioa, ekainaren 17, 18 eta 19an. Gainera, klubek antolatzen dituzten campusak uda osoan zehar egongo dira martxan, uztailean bereziki.