Kondairak esaten duenez, Berangon hontz bat ibiltzen da Dolores Aguirreren etxearen gainean hegan. Ba tzuek ikusi dute, beste batzuek ez, baina badakizue zer gertatzen den kondairekin. Ikusi dutenen arabera, hontz zuria da, oso ederra, eta noizean behin udalerrian zehar ibiltzen da. Edonola ere, hontza oso ezaguna da. Horren adierazgarria da herriko saskibaloi klubak bere izenerako aukera izena: Berangoko Hontzuriak. Izen hori aukera tzeko beste arrazoi bat Estatu Batuetako NBA taldeen estiloa har tzea izan zen; izan ere, oso ohikoa da animalien izenak hartzea: Chicago Bulls edo Charlotte Hornets, esaterako.

Kluba 2015ean sortu zen, herriko familia talde batek sustatuta. Saskibaloia eskolaz kanpoko jarduera baino zerbait gehiago izatea nahi zuten. Horretarako, kanpaina txiki bat jarri zuten abian, herriko neska-mutilek erakunde horretan izena emateko. Emaitza oso pozgarria izan zen sustatzaileentzat, horien artean, Marisa Unzué presidentearentzat. "Erantzuna oso ona izan zen. Orain denetik daukagu: lehiarik gabeko eskola, mini talde misto bat, mutilen mini talde bat, haurren mutil taldea, haurren neska taldea, eta kategoria berezian ari den mutilen senior taldea".

Azken talde hori igoera lortzear egon zen pasa den denboraldian, etxean. Izan ere, Uribe Kosta klubak, gazteak izanik ere, Final Four delakoa antolatzea erabaki zuen, Lehenengo Berezian leku bat lor tzeko. Kategoria baxuenean hasi zen 2015ean, eta hirugarren play offera heldu arte jarraitu zuen goraka. Partida erabakigarria Leioaren aurkakoa izan zen. Berangokoak ziren faborito, baina azkenean ateetan geratu ziren. Partidaren amaieran presidenteak argi esan zien: "Horrela ikasten da". Arrakasta erabatekoa izan zuten, aldiz, mini aurreko taldekoek: maiatzean BBK Kopa lortu zuten.

Proiektu horrek helburu argi bat dauka: Saskibaloian jokatu nahi duten haur guztiei aukera ematea, beren ezaugarriak edozein direla ere. Gainera, klubak nesken kirolaren aldeko apustua egin du. "Neska asko ditugu klubean, eta hori oso garrantzitsua da. Klubaren egitura lagungarria da eta denok argi dugu kirola praktikatu nahi duen edonork lekua daukala gurean. Bestalde, gurekin jokatu nahi duten neska-mutil guztiak onartzen ditugu. Denok daukagu ikasteko gaitasuna, eta horretarako daukagu gure eskola. Neska-mutiko txiki batzuk izugarri ondo moldatzen dira baloiarekin, daukaten adinerako", esan digu Marisa Unzuék.

Berangoko Hontzurien beste helburuetako bat kalitatezko irakaskuntza ematea da. Hori dela eta, kideen jokoa hobetzen laguntzen duten jarduera batzuk antolatzen dira, eta, batez ere, gauza berriak ikas ditzakete. Egun batzuk barru Gabonetako Kanpusa egingo da. 5 eta 16 urte bitarteko jokalarientzat egongo da irekita. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an, Berangoko kirolgunean topaketa bat izango da, eta Bizkaiko edozein jokalarik izango du bertaratzeko aukera. Aste Santuan eta udan ere campusak egoten dira. Gainera, urtero, klubak GHPko txapelketa tradizionalean parte hartzen du. Barakaldoko BECen izango da, hilabetean zehar. Jende askok parte hartzen du, eta Bizkaia osoko klubak biltzen dira. Giro paregabea egoten da.

"Beste jardueretako bat teknifikazio jardunaldiena da. Igandero izaten dira, kirolgunean, eta ordu eta erdiko iraupena dute. Maila handiko entrenatzaileak ditugu, horien artean Juan Carlos Burgos, Jofre, eta jokalarien gaitasun teknikoak handitzea dugu helburu", esan du presidenteak.

Bestalde, aipatu dute mutiko bat talde gabe geratu zela eta neskekin jokatu zuela bolada batez, kanpoan ez geratzeko. "Pasa den urtean mutiko bat talde gabe geratu zen, eta haurren neska taldean sartu genuen. Kirolari moduan garatu zen eta Bizkaia eta Euskadiko konbinatuekin jokatzeko hautatua izan zen. Orain Bilbao Basket taldeko harrobian dago; oso harro gaude berataz. Gainera, Sopelako Saski Ugeraga taldearekin eta Bilbao Basket Fundazioarekin hitzarmena dugu. Gure jokalariak Miribillara eramaten ditugu, partidak ikustera. Batzuetan, atsedenaldietan jolastera irteten dira", esan digute.

Azkenik, Berangoko Hontzuriak klubak Deiaren Hemendik saria jaso zuen. Ez zuten errekonozimendua espero, eta ilusio handiz hartu zuten. "Denbora gutxi generaman eta sorpresa bat izan zen. Poz handiz hartu genuen. Herri bateko kluba gara, jaietan txosna jartzen dugu€ gure proiektuak hazten jarraitzea nahi dugu, ahalegin eta maitasun handiz hasi baikenuen. Bizkaiko talde gazteena gara, baina handitzen jarraitzeko asmoa dugu", esan du Marisak, amaitzeko.