Urte hasieran, Bahrain-McLarenen maillota jantzita, taldeko liderra zen eta tropelarentzat mehatxu handia izatearekin amets egiten zuen.

20. etapako erlojupekoak lider aldaketa ekarri zuen Tourrean, eta Landa, bere aldetik, sailkapen nagusiko laugarren postura igo zen, Miguel Angel Lopez kolonbiarra gaindituz.

Hortik ez zen mugituko Murgiako txirrindularia, posizio horretan Eliseoko zelaietara iritsi eta Frantziako proba handian estatuko lehen txirrindularia izatea lortu baitzuen.

Horregatik guztiagatik, da Mikel Landarentzat da 2020ko txirrindulari onenaren Opel KAREALDE saria.