Euskadiko hamar xake jokalari parte hartuko dute Iberoamerikako Lehiaketan
Lehia Bilbon izango da datorren astelehenetik, urriak 26, azaroak 3ra arte
BILBO. Horietariko bik, JosÈ Manuel Besga eta Ricardo PÈrez Pacheco, euskal xakearen ordezkapena egin dute gaur goizean Bilbaina Elkartean burutu den jendaurreko aurkezpenean. Areto hau erabiltzen jarraitzen den xake munduko aitzinetarikoena da. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Kirolen Zuzendaria den Jon Redondo; Miguel ¡ngel Muela, Euskal Federakuntzaren presidentea; eta Euskadiko gaur egungo eta baita beste bost alditan ere txapelduna izan den Santi Gonz·lez de la Torre.
Iberoamerikako Banakako VI. Lehiaketa honetan 17 herrialde ezberdinetako ehun jokalari inguruk hartuko dute parte, gizonak zein emakumeak. Euskal jokalari zein beste herrialdeetakoen kopuru zehatza oraindik ezin da eman gaur amaitzen baita izena emateko epea.
Hala ere, parte hartzaile garrantzitsuenen izenak ezagutzen dira jada; horien artean, Espainiako azken hamarkadako jokalaririk onena, Francisco Vallejo.
Sailkapena jarraituz, gaur egun Paco Vallejok dauka iberoamerikar titulua irabazteko aukera gehien, Axel Bachmann gaur egungo txapeldun paraguaiarrarekin, 2008an titulua lortu zuen Peruko Julio Grandarekin eta 2006ko irabazle kubatarra eta munduko sailkapenenean postu itzela daukan iberoamerikar maisu handienetariko den L·zaro BruzÛnekin batera.
Gaur egungo Espainiako emakumezkoen bi jokalari onenetarikoak ere bertan izango dira: Ana Matnadze (azken olinpiadako brontze domina) eta Sabrina Vega (gaur egungo txapelduna).
Euskal ordezkariek, irabazteko aukera gutxi dutela jakin arren, lehiaketaren elite iberoamerikarraren joko maila dela eta, lehen hamabosten artean geratzea espero dute.
Gaur egungo euskal xake hoberenaren ordezkapen bat hartzeaz gain, Bilbaina Elkarteko Areto historikoan iraganaren eta etorkizunaren arteko lehia izan da gaur: jolasten jarraitzen duen jokalari nagusiena alde batetik, -80 urteko Maite Junkera gasteiztarra- eta txapeldun gazteena bestetik -Eihartze Buiza, 16koa, bere adineko Espainiako titulua oraintxe irabazi berri duena eta egun batzuk barru munduko titulua lortzeko lehiatuko dena-.
Partida azkarraren formatuan jokatu den lehiak, Jon Redondoren hitzetan, xakea kirolaz gain artea eta zientzia dela erakutsi du eta berau praktikatzea egokia dela adin guztietako jendearen buru eta osasunarentzako.
Belaunaldien arteko lehia jokalari gasteiztar adintsuaren eta bilbotar txapeldun gaztearen artean Bilbaina Elkarteko ia berrehun urteko mahai-taula batean jokatu da. Bertan jokatu dute kirol honen mito anitz eta ia munduko txapeldun guztiek, horien artean Ra·l Capablanca kubatarra, Iberoamerikako historiako xake jokalaririk onena.
Iberoamerikako Banakako VI. Xake Lehiaketa urriak 26tik azaroak 3ra jokatuko da, 29a atseden eguna izango delarik. Lehiaketa Grand Slameko Maisuen VIII. Finalarekin batera hasiko da, Bilbao Chess 2015aren beste ekimen nagusia, baina berau bi egun lehenago amaituko da, igandean, azaroak 1.
Campos Eliseos antzokian jokatuko dira bi txapelketak eta bertara hurbildu daitezke doan milaka urteko kirol zoragarri honen zale guztiak.