Xanti Korkostegi aktore donostiarra ETB1-eko 'Go!azen' telesailean egindako lanagatik da ezaguna. Txikitatik interpretazioan eta abesbatzetan aritu da eta aktore, abeslari eta aurkezle lanak komunikazio eta teknologia ikasketekin uztartu ditu. 'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikaleko protagonistetako bat da. 2021eko Max Sarietan musika ikuskizun onenaren saria jaso zuen obrak. Azken hilabete hauetan Vaiven Producciones-en eskutik obra berri bat entseatzen aritu da Korkostegi, 'Redada familiar' izenekoa. Aldi berean, Demode Produkzioak-en musikal berria, 'Itsatsita, ezohiko musikala' estreinatu du. Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira ekainaren 16tik 19ra artean eta Getxon, uztailean.

Xanti Korkostegiren kultur gomendioak:

Abesti bat: Camila Cabelloren 'Bam Bam' eta Moulin Rouge musikaleko 'Backstage Romance'

Musika talde bat: Nathy Peluso. Bere ahotsarekin eta dantzarekin sortzen duen show-a harrigarria da

Liburu bat: Musikalen "friki" bezala, Luis Poyo-ren 'Musicales: Los 50 mejores espectáculos de Broadway'

Antzezlan bat: 'En tierra extraña' (Som Produce eta Teatro Español). Aspaldi ez nintzela hainbeste hunkitzen antzezlan batekin

Film/Telesail bat: 'La invención de Hugo' eta 'El profesor persa' filmak oso gustoko ditut. Maitasun handiz gogoratzen ditut 'Merlí' eta 'Vis a vis' telesailak

Kultur espazio bat: Donostiako Intxaurrondo auzoan Gaztetxo Antzerki Eskolak egiten dituen produkzioak gomendatuko nituzke. 'Head Over Hells' musikala eskaintzen ari dira orain