Gartxot Unsainen kultur gomendioak:

  • Abesti bat: Xabier Badiola: 'Leihoko argian'.
  • Musika talde bat: Bertakoa, EZPALAK. Kanpokoa, TAME IMPALA (lehen diskoa!).
  • Liburu bat: 'Fakirraren ahotsa', Harkaitz Cano.
  • Antzezlan bat: ATX teatroaren guztiak.
  • Film/telesail bat:' Better Call Saul'.
  • Artista bat: KE LEPO.
  • Kultur espazio bat: Eraitsi zuten Kortxoenea.


Donostian jaio zen Gartxot, 1987an. Sorkuntza, eta, batez ere, musika da bere bizitzako oinarri handienetariko bat. Bi hamarkada daramatza proiektu ezberdinetan parte hartzen. Musika taldeen zerrenda luzea da: Yaw, Madeleine, Bizaldi, John Berkhout, Grises, Bananas, Ghau (bere diziplina anitzeko bakarkako proiektua) eta bere azkeneko lana: Bizirik gaude diskoa. Lehen aldiz bere izenarekin, Gartxot, kaleratu du diskoa. Horrez gain, ikus-entzunezkoetan ere aritu da: irratian, telebistan eta antzerkian. Denetarik egin duela esan daiteke, dena ahal izan duen moduan!