Koreografoa eta dantza irakaslea

Iker Karrera: "Dantzak deskonektatzeko eta norberarekin gozatzeko ahalmena dauka"

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria jaso berri du Iker Karrera koreografo hondarribiarrak. "Ilusio berezia" egin dio bere lurraldean saritu izanak

04.06.2021 | 10:59
Iker Karrera koreografo eta dantza irakaslea

IKER Karrera koreografo hondarribiarrak Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen XVIII. saria jaso du, modu pertsonalean jasotzen duen lehen saria. Hondarribian hasi zen dantzan Karrera, baina gaur egun Madrilen bizi da, eta bertan dauka bere dantza eskola. Dantza eginez eta dantza klaseak emanez asko gozatzen du, baina gaur gaurkoz, koreografiatzea da iker-tzen jarraitu nahi duen arloa.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria jaso duzu. Zer esan nahi du sari horrek zuretzat?

-Niretzat, azken finean, aitorpen bat da; egia da dantzaren munduan, edo artearen munduan, oro har, aitorpen gutxi dagoela; horregatik, edozein aintzatespenek ilusioa egiten du. Ilusio berezia egiten du, gainera, norbere lurraldean baloratzeak, eta saria Gipuzkoako dantza-profesionalen elkarteko lankideengandik jasotzeak. Sariak jarraitzeko energia pixka bat ere ematen dit.

Zer ari dira saritzen, zehazki?

-Bada, egia esan, ez dakit zer saritu duten zehazki. Lehengoan aitarekin hizketan, esan nion: "Ez dakit nagusi deitzen ari zaizkidan eta orain arteko ibilbidea baloratzen ari diren edo hasi berria naizela uste duten. Niri, egia esan, hasi berria naizela iruditzen zait. Nire ustez, Euskal Herritik kanpo hainbeste urtez lan egiteak dakarren ibilbide txikia da baloratzen ari direna; azken finean, etengabeko lana baita. Niretzat iraunkortasuna oso garrantzitsua da. Duela urte batzuk, telebistan lan egitean, bat-batean jende gehiagok ezagutzen ninduen lan bat neukan, eta erakusgarritasun gehiago izan nuen, baina uste dut, oro har, bidea pixkanaka egiten dela. Atzera begiratuta, uste dut urte bakoitza aurrekoa baino pixka bat hobea dela, eta gero eta gauza gehiago gertatzen zaizkidala. Eta uste dut lan hori eta ahalegin hori baloratu dutela saritzeko garaian. Euskal Herrira joan naizen aldietan ere oso maitatua sentitu naiz izan naiz beti.

Atzean ibilbide txikia duzula diozu, baina urte asko daramatzazu dantzaren munduan.

-Bai, hala da, baina hasi berria naizela iruditzen zait. Atzera begiratu eta gauza asko dira, baina oraindik gauza asko ditudala egiteke uste dut. Aurrerantzean ere, helburu gehiago lortzen jarraitzea espero dut.

Zein izango litzateke jaso zenezaken saririk handiena?

-Egia esan, ez dakit. Nire lanean eta egiten ari naizenean motibatzen jarraitzearekin amesten dut. Gauza zehatzagoei buruz ari bagara€ Gustatuko litzaidake nire dantza konpainia pixkanaka hazten joatea, egiten ditugun piezekin gehiago bidaiatzea, egia baita zaila dela gaur egun autogestionatutako konpainia bat izatea. Lanean jarraitu nahi dut; orain, adibidez, zinema lan bat egingo dut, orain arte inoiz egin ez dudana. Inoiz egin ez ditudan gauzetan lan egitea ere gustatuko litzaidake, zenbat eta gauza gehiago ikasi orduan eta aberatsagoa eta interesgarriagoa delako guztia. Gauza asko gustatzen zaizkit eta dena egin nahi dut; ez dut helburu zehatzik, baina uste dut beti gehiago nahi dudala. Orain, zineman lan egingo dudanez, adibidez, obra musikal bat koreografiatzea gustatuko litzaidake. Gustatuko litzaidake nire lana munduko beste leku batzuetan ere ezagutzea, nahiz eta dagoeneko egiten ari den, baina agian eskala handiagoan, kanpoko artistekin lan eginez.

Dantzaria zara, koreografoa, irakaslea€Zeinetan sentitzen zara erosoen?

-Zaila da esatea, gauza bakoitzak sentsazio ezberdin bat ematen dizulako. Urte batzuk daramatzat dantzarik egin gabe, baina dantza egiten nuenean izugarri gustatzen zitzaidan, dantza egitea sekulako plazerra eta harmonia adierazteko eta sentitzeko modu bat zelako: energia ematen zidana, motibazio basati bat. Irakaskuntzan, bestalde, denbora asko daramat, eta uste dut lurrarekin lo-tzen nauela. Dantza barrutik ikusteko aukera ematen du, eta horrek egonkortasun handia ematen dit, asko lasaitzen bainau irakaskuntzaren alderdi horrekin konektatzeak. Dena den, une honetan, koreografiatzea da gehien gustatzen zaidana, dela antzerkirako, dela telebistarako. Hori da orain gehien ikertu nahi dudan bidea, hainbeste aukera, aurpegi eta ageriko antzezpen dituelako.

Nondik datorkizu zuri dantzarako zaletasuna?

-Nire amak dantza eskola bat du Hondarribian; ni jaio nintzenean jarri zuen martxan akademia. Beraz, nik uste dut jaio nintzenetik egon naizela dantza barnean duen bizi-tza mota horretan murgilduta. Egia da Hondarribian, Donostian, Euskal Herrian, oro har, ez zegoela toki egokirik zaletasun hori sustatzeko, baina nik etxean nuen funtsezko faktore hori. Euskal Herrian zegoen apurra aprobetxatu eta pila bat estutu nuenaren sentsazioa daukat. Uste dut asko zor diodala Hondarribiari, Donostiari, Euskal Herriari oro har, bizitzako eta nerabezaroko lehen urte horietan sortu baitzen, nire ustez, lan egiteko daukadan grina guztia.

Noiz hasi zenuen dantza munduan zure bidea?

-Unibertsitateko ikasketak bukatzean erabaki nuen dantzara %100ean dedikatzea. Madrilera joan nintzen Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egitera; nahiz eta ikastera baino gehiago dantzatzera joan nin-tzen bertara. Unibertsitate ikasketak 22 urterekin amaitu nituen, eta orduan erabaki nuen dantzan modu serioagoan jardutea. Hortik aurrera, lanak sortzen hasi ziren, baina, egia esan, berandu samar hasi nintzen. Ez dakit nire ibilbidea han hasi zen, baina bai nire lanbidea.

Ordutik, munduan barrena zabaldu duzu zure dantza.

-Egun, sare sozialek munduari leiho bat irekita edukitzea eragiten dute; hala, zure lana eta egiten duzuna gustuko duen jendeak zuzenean deitzen zaitu. Zorte handia izan dut, dantzari esker, Europako leku askotan lan egiteko aukera izan baitut. Duela pare bat urte, esaterako, nire dantza pieza bat New Yorkeko jaialdi batean programatu zuten, eta pare bat aldiz joan ginen bertara. Lanbide honek munduko leku guztietako jende askorekin konektatzea ahalbidetzen du, eta asko gustatzen zait hori, konturatzen zarelako munduko beste aldean dagoen horrekin ere zaletasun bera partekatzen duzula.

Zure pieza gogokoena izango da aipatzen duzun hori, ezta? Azalean tatuatuta ere badaramazu.

-Carla Diego eta Raymond Naval dantzariak eta hirurok elkartu eta zerbait egiteko asmoa besterik ez geneukan. Zerbait horretatik 10-15 minutuko pieza bat atera zen eta izugarri gustatzen hasi zen. Hortik, jaialdi desberdinetan aurkezten hasi ginen. Horrek Europan biran joatea ahalbidetu zigun, eta birritan New Yorkera joatea ere eragin zuen. Baina, ni, batez ere, hiruron artean sortutako harreman bereziarekin geratzen naiz, lagun onak baikara orain. Behin, Parisen, antzeztu aurretik guztiz emozionatuta geunden, eta piezaren izenaren tatuajea egitea pentsatu genuen. Eta hor dago, daukadan tatuaje bakarra. Berezia izan zen pieza, nire ibilbidean fase aldaketa bat izan zelako. Inoiz ez nuen pentsatu horietako pieza bat hain ondo egokituko zenik, eta orduan, hortik ikertu egin nezakeela pentsatu nuen. Erabat itxita neukan bide hori aktibatzea izan zen.

Aukera gehiago ekarri al zizkizun horrek?

-Ordura arte, sektore komertzialago batean egiten nuen lan, hiri-dantza munduan. Dan-tza garaikideak beste estilo batzuekin bat egiten duen pieza da #7FM, eta, hala, bat-batean zirkuitu garaikideetan sartu nintzen, jakin gabe bertan sartuko nintzenik. Horren ondorioz, 10 minutuko pieza barik, ordubetekoa sortu nuen. Handik aurrera, nire konpainia propioa izateko ideia planteatu nion nire buruari, dantzariekin lan egiteko aukera. Lan horien programazioan interesa zegoela ikusi nuen.

Inoiz dantzaren botere eraldatzaileaz jardun zara. Zer esan nahi du horrek?

-Dantza klaseetara joaten diren pertsona amateurrengan nabaritzen dut eraldaketa hori, eta baita nigan ere, klaseak ematen ditudanean. Klasera modu batera sartzen gara, klasea eraldatu egiten da eta beste modu batera amaitzen dugu klasea. Lasai-tzeko, deskonektatzeko eta une horretan norberarekin gozatzeko ahalmena duela sentitzen dut. Horregatik uste dut jada egiten duenak baino jende gehiagok dantzatu beharko lukeela, denok zoriontsuagoak izango ginatekeelako. Aldatzen zaituen botere eraldatzaile hori duela uste dut. Batzuetan ez, baina askotan hala gertatzen da.

Dantzaren mundua aldatu egin al da?

-Nik uste dut aldatzen ari dela. Orain duela urte batzuk baino hobeto gaudela uste dut, dantza ikusgarriagoa delako, gehiago ezagutzen delako. Alde horri dagokionez zerbait aurreratu dugula uste dut, nahiz eta o-raindik asko dagoen egiteko. Izan ere, dan-tzak hasieratik egon behar du txertatuago gizartean, nire ustez. Sistema ere hobetu behar dugu; jakin behar dugu gure konpainiak nola atera aurrera, jendea ez baitago ohituta dantza kontsumitzera, antzerkira joatera... Eta jendea antzokietara joaten ez bada, ezin dute nire lanik programatu, ez duelako dirurik ematen. Nik uste dut ikusgarritasun mailan oraindik badagoela zer hobetu, jendea zinemara joaten den bezala, antzokira dantza ikustera joatera ohitu dadin. Positiboki begiratzen diot etorkizunari, uste baitut hobetzen ari garela eta oraindik gehiago hobetuko dugula.

 
noticias de deia