Aitortu beharrean nago, azken aldian orrialde honetan idazteko proiektu interesgarriak topatzea zaila egiten zait. Baliteke nire ezagutza mugatua izatea, kriterio propioak errealitatearekin bat ez etortzea, eraikitzen direnak difusio gutxi izatea, edota egiten diren arkitektura gutxi ditudala gustoko. Instagrameko kontu batean arkitektura batek liluratu nau, nire arreta bost segundutan mantendu da€ Ideia, galdera eta sentipen desberdinak izan ditut tarte txiki batean. Eraikina non kokatzen den interesatzen zait, hemen horrelakoak ez daudelakoan. Nire harridurarako Zorno-tzan kokatzen da eraikina. Nolatan ez dut erakin honen berri izan? Zergatik kanpoko instagram kontu batetik enteratu naiz?

Eraikinak badu zerbait berezia, desberdina. Kotxea hartu eta Zornotzako Musika Eskola ezagutzera gerturatzekoa nintzen, eta ezin. Bartzelonan bizi eta lan egiten duen Javier de las Heras Solé arkitektoaren estudioak proiektatu du, berau eraiki-tzeko leihaketa irabazi zutelarik. Arakatzen hasita ikus daiteke leihaketa publiko ugaritan saritu dutela, besteak beste: Laudioko Antzoki Berria, orrialde honetako eraikina, Arkia Banka Bulego berria Gironan, Basoaren Museoa Sant Celonin, eguneko zentro bat eta adineko jendearentzako 57 etxebizitza tutelatu Es Molinarren (Palma de Mallorca), Tarragonako Arkitektoen Elkargoaren egoitza anpliazioaren eraikun-tzarako proiektuan, Cap Norfeu BHI eraberritzea Rosesen, eta azkenik, Buenavistako zezen-plazaren birgaitzea, egokitzea eta handitzea.

Eskola organismo autonomo gisa gauzatu da, arkitektoek tokirako espreski konposatutako kantu bat.

Egilearen hitzetan proiektuaren helburua lehenago zegoenarekin erlazioa sortzea izan da. Nahiz eta argazkietan behar bezala ez ikusi, alboko ekipamendu publikoaren mehelina fatxada gisa tratatu da. Hormari ez zaio bizkarra ematen, etena azpimarratzen da eta trataera desberdin bat ematen zaio, gauza batzuk agerian utziz eta besteak modifikatuz (sinetsi arren). Modu honetan denboraren geruzak agerian uzten dira, elkarrizketa bat planteatuz eta gure ondarea zein memoria mantentzeko helburuarekin.

Partituraren lehen notak sotilki ezarri dira eta pastila zurruna maisutasunez kokatzen da. Mimoz hartu dira erabakiak eta beheko solairuan hartutakoak, esaterako, proiektuari plus bat ematen dio. Oinaren itxitura eraikinaren muga baino barrurago dago eta neguko euriei aurre egiteko aterpe bat ahalbidetzen du. Erabaki honek eraikinaren eskala txikitzen du eta giza pertzepziorako askoz atseginagoa egiten da. Bestetik, medianarekiko hartzen den distantziarekin patio bat planteatzen da, beharrezko aireztapen eta argiztapen naturala bermatuz.

Barnealdean sartzean, kantuaren notek beste erritmo bat hartzen dute. Dena dago orekan, eta materialek armonia espazial bat sortzen dute (berriz, sinetsi arren). Nordikoko arkitekturen traza hartu daiteke, klimari aurre egiteko kanpotik zurrunak eta hermetikoak, eta barrualdeak, aldiz, guztiz gozagarriak eta beroak. Kanpoaldean erabiltzen diren material zurrunekin guztiz apurtzen da, eta musikak beste dimentsio bat hartzen du, interesgarriagoa. Barrualdea sormenerako espazio bat da eta materialek doinuak sortzeko ahalmena helarazten dute. Jolasketa bisuala ikus daiteke, eta ez modu estetiko batean, espazio bakoitzaren potentzialtasuna azpimarratzen baita.

Argi naturalaren bilaketak, eta ondo erabilitako argi artifizialek, osotasun bat die barne espazioei, zalan-tzarik gabe. Erabiltzaileak edozein gunetan lortu dezake argi naturalak eskaintzen duen konforta, eta esker-tzekoa da. Erabilera bakoitzerako espazio desberdinak ezarri dira eta hauen arteko oreka sentsibilitate handiz erdietsi da. Gune amankomunak altuera hirukoitzeko espazio zentralera zabaltzen dira, kanpoaldearekin erlazio bisuala sortzeko aukera ematen duelarik. Tamaina desberdineko leihoen erabilerarekin konforta azpimarratzen da.

Baliteke herri txiki batean kokatzearen ondorioz ez duela beharrezko difusioa izan, eta pena handia ematen dit. Hiri batean egongo balitz ezagutuko genuen. Haatik, poztekoa da hirietatik kanpo kalitatezko eraikinak egiten direla ikustea eta orrialde honetan esatea. Eraikinak badu zerbait kanpotarra, gure inguruko eraikinetan ikusten ez dena eta elementu horrek gure denborak geldiarazten dituena, oraindik deszifratu ezin dezakedana. Hala ere, gurea egiten da proposamena, etxekoa, gertukoa€ edo eraikinak helarazten duen musika gustokoa izango denaren seinale. Azken finean eraikin txiki bat, handitasunean ondo konposatua.