Donostian Tabakalera zentroa ireki zutenean, 2015ean, gazte piloa hasi zen bertara hurreratzen euren denbora librea pasatzera: sorkun-tza propioak, ekoizpen kulturalak, musika, bideoklipak, dantza? Espazio publikoaren erabileraren inguruko hausnarketa bat egiteko asmoz, Tabakalerako Hezkuntza taldeko kideek gazte horiengana hurbiltzea erabaki zuten. “Museo eta zentro kulturaletan beti egoten dira faltan gazteak, programak egiten dira horiek erakartzeko, eta hemen bazeuden. Aukera hori baliatu nahi genuen zer interes eta zer beharrizan zuten jakiteko eta Tabakaleran zergatik zeuden galdetzeko”, kontatu du Leire San Martin Tabakalerako Hezkuntza arloko arduradunak.

Hainbat lantegi antolatu zituzten bosgarren solairuan: dantza, musika zein argazkigin-tza. Ikasturte amaieran, rap tailer bat egin zuten La Basurekin eta taldea homogeneiza-tzen hasi zela konturatu ziren antolatzaileak: gehienak gizonezkoak ziren, adinez nagusiak eta Afrika iparraldekoak; migrazio prozesuak fase oso ezberdinetan bizi zituzten gazteak ziren. “Oso anitzak dira euren artean, nahiz eta herrialde berdinetik etorri eta antzeko egoeran egon, batzuk oso egoera zaurgarrian bizi dira gure hirian. Errealitate hori ezagu-tzen hasi ginen, existitzen zenik ere jakin gabe”, eman du jakitera San Martinek. Gazte horiekin harreman bat sortu eta elkarbizi-tzan oinarritutako kultur egitasmoak ontzeko asmoz, egitasmo hori egonkortzea beharrezkoa zela erabaki zuten, eta orduan jaio zen Harrotu Ileak proiektua.

Hasieran, parte-hartzearen inguruko zalan-tzak izan zituztela aitortu du San Martinek. “Zalantza hori genuen: zergatik hasiko gara espazio bat programatzen, jada espazio honetan euren kontura badaude? Baina, beste aldetik, nahi genuen gazteen ekoizpen kulturalek ere instituzioari zentzu horretan eragitea, eta horretarako, hartu-eman bat abiatu nahi genuen”. Jakin-minez hurbildu ziren gazteak eurengana, eta pixkanaka guztien artean espazio bat eraikiz joan ziren, seguru sentitzen ziren eremu bat.

Prozesuan, hezitzaile gisa ezagutzen ez zuten errealitate batekin topo egin dutela kontatu du San Martinek. “Ez Artaziak taldeko Ana Revueltak ezta nik ere ez genekien ze prozesu jarraitu behar duen pertsona batek hirira iritsi eta bere egoera erregularizatzeko. Esaterako, ez genekien Donostia batean ia urtebeteko epea dagoela Caritasen Hotzaldi aterpetxean sartzeko”. Bitartean, datuen arabera, kale gorrian bizi diren 200 pertsona inguru daude Gipuzkoako hiriburuan. “Hezitzaile eta Tabakalerako langile roletik harago, guk kalean eta kanpoan lan egiten jarraitu dugu, egoerak lan eremua gainditzen duela uste dugulako”, diote arduradunek. Batzuetan, hezkuntzan egoera asistentzialistak ikusten direla uste du San Martinek, eta horrekin apurtu egin behar dela dio. “Saiatzen ari gara pixka bat elkarrenganakoagoa izaten, hau da, zuek eta gu dikotomia hori ez egotea hain markatua. Noski ez dela guztiz espazio orekatua, baina horretan lanean ari gara”.

Kultur sorkuntza oinarri 2017-18 ikasturtean musikaren inguruan antolatu zituzten lantegiak eta hainbat artistaren bisitak jaso zituzten: Maite Arroitajauregi Mursego, Telmo Trenor, Javi Pez, Juantxo Arakama eta Ainhoa Olasorekin batera Drary Driets Harrotu Ileak abesti kolektiboa sortu zuten.2018-19 ikasturtean, berriz, antzerkia aukeratu dute landu beharreko diziplina gisa, eta zapalduen antzerkia izeneko metodoaren bidez, gazte migratzaileek egunerokotasunean pairatzen dituzten zapalkuntzak azaleratu dituzte. Casablancatik etorritako Hosni Al-Moukhlis eta Sawsan Bourhil artistekin oso emaitza onak izan zituen tailer bat egin zuten, eta 2018ko azaroan, proiektuari jarraipen bat emate aldera, metodologia horretan aditua den Maria Zapata antzerkigilea batu zen. Eraldaketa soziala helburu duen antzerki mota da zapalduen antzerkia. Zapataren hitzetan, “antzerkigintza politikoa” da, taldeko kideek pairatzen dituzten zapalkuntza estrukturalak modu kolektiboan hausnartzera bideratua dagoena. “Hori antzerkiaren bidez egiten dugu, hainbat teknika erabiliz eta beste diziplina batzuk ere baliatuz. Sortzen diren performance edo piezek gizarteari zapalkuntza horien inguruan ohartarazpen bat ematen diete beti”.

Antzerki obraren gidoia gazteek sortu dute, eta euren esperientzietan oinarritu dira horretarako. Baina kontakizun horiek ahalbide-tzeko prozesu luze baten emaitza den konfiantza eremu bat sortzea ezinbestekoa izan dela azaldu du Zapatak. “Lehenengo fasean talde konfiantza sortzen da antzerkiko oinarrizko elementuak erabiliz, hau da, ahotsa, gorputzaren erabilera, gorputza espazioan kokatzea? Bigarrena, zapalkuntzez hitz egiten hastea da, gazteek egunerokotasunean bizi dituzten esperientziak tailerrera ekarri eta egoera horiek zergatik gertatzen diren azter-tzen dugu, egoera zehatz batetik abiatu eta hori arazo estruktural handiago batean kokatuz. Hirugarren eta azken fasea, pieza, kasu honetan antzezlana, sortzea da, eta kalera ateratzea, espazio hori okupatuz eta gazte hauekin espazioari zentzu berri bat emanez”.

Esperientzia mingarriak kontatzen dituzte gazteek, ostiraleko tailerretan barrenak hustuz. “Injustizia edo berdintasun eza bizitzea ez da erraza, eta horrelako egoerak berriro gogoratzea ere ez. Entseguak dibertigarriak ere izatea zen nire helburua, azken finean, gazteak direlako”, dio Zapatak. Bizipen horien bidez eszenak sortzen hasi ziren, eta gidoi bat ondu zuten. Antzerkigile gisa, Zapatak forma eman zion horri, “ikastarotik ateratzen den material kolektibo horren muina galdu gabe, jakina”.

Rolak hankaz gora Iragan ekainaren 21ean Harrotu Ileak proiektuko parte-hartzaileek Tabakalerako plaza “okupatu” zuten, Bideak harrotzen antzezlanaren estreinaldiarekin. Gazteentzat oso momentu berezia izan zela uste dute antolatzaileek, izan ere, agertokian eroso sentitzeaz gain, euren egunerokotasuneko rola guztiz aldatu baitzen. Hala kontatu du San Martinek: “Alde batetik, gazte hauen bizimoduan ohikoa da polizia beraien inguruan ibiltzea, dokumentazioa behin eta berriz eskatzea? eta bat-batean pertsona horiek aipatutako egoerekin zerikusirik ez duen rol batean ikusteak, sozialki eragin handia du. Bestetik, lehenengo emanaldia Tabakaleran egin genuen, zentro barruan, eta uste dut oso potentea izan zela plaza (goizean barrukoa eta arratsaldean kanpokoa) eurek okupatzea. Instituzio kulturaletan subjektu ekoizleak, artistak, askotan oso homogeneoak izaten diren artean, arraza ez zurikoak eta ez burgesak dira erakusketetan errepresentatuak agertzen direnak. Bat-batean horri buelta emateak potentzial ikaragarria du. Uste dut eurek boteretsu sentitu zirela eta esango nuke denek indar berezi batekin bukatu zutela emanaldia”.

Bertan dagoen errealitatea Nahitaez, eremu profesionaletik harago doan proiektua da Harrotu Ileak. Horren hurbil, baina era berean, horren urrun dagoen errealitate bat ezagutzeak maila pertsonalean eragin die bai Zapatari eta baita San Martini ere. “Benetako iraultza izan da hemen, gure auzoetan, gugandik hain hurbil gertatzen dena, eta modu batean gu ere erantzule garena, ezagutzea. Arlo profesionalean erronka handiak izan ditut: ikastaroa ezegonkorra zen, aldaketa asko egon da, gazte batzuk joan eta beste batzuk etorri? Bizitza prekarioak izanda, ez da erraza astero tailer batera joatea. Batzuk inguruko herriren batera joan dira, eta ez dute treneko tiketa ordaintzeko dirurik; edo poliziak lo egiten duten kanping-denda kendu die urtarrileko gau hotz batean, eta horregatik ezin izan dute etorri. Bizitzan dituzun premiak berrikusten laguntzen du; batez ere, maila pertsonalean esperientzia itzela izan da”, adierazi du an-tzerkigileak.

“Aterkia pixka bat gehiago irekitzeko eta proiektu puntual gisa ez geratzeko”, auzo mailan aniztasun kulturalaren kudeaketa lantzeko diru-laguntza bat eskatu dute bi arduradunek. “Gu pozik gaude, baina batzuetan iruditzen zaigu Harrotu Ileak dela gauza txiki bat instituzio handi baten barruan. Emaitza onak ditu eta bizitako esperientziak oso aberasgarriak dira parte guztientzat, hala da, baina nik uste administrazio publikoak interpelatu egin behar direla, egoera larria delako, eta begirada altxa-tzen duzunean, konturatzen zarelako zenbat hutsune dagoen hiri honetan”, uste dute San Martinek eta Zapatak.

Datorren ikasturteari begira, oraindik programa guztiz zehaztuta ez duten arren, elkarrizketa txikiak egin dituzte gazteen interesak zein-tzuk diren jakite aldera. Ikasturte osoko proiektua baino, oraingoan moduluka egingo dute, ziurrenik. “Interes handia izan dute pintura muralean eta baita zineman ere. Hasi gara Marokoko zinegile aktibista batekin kontaktuan jartzen eta Euskal Herriko beste artistaren bat ere ekarriko dugu, muralaren kon-tzeptuaren inguruan aritzeko”.