Síguenos en redes sociales:

'Fréwaka' filma aurkeztu dute gaur Bilbon

Aislinn Clarkek zuzendutako lana Golem Alhondigako zinemetako 1. aretoan ikusi ahal izango da gaur

'Fréwaka' filma aurkeztu dute gaur BilbonB. U.

Astearte honetan arratsaldean, maiatzaren 6an, 19:45etatik aurrera konkretuki, Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan Aislinn Clarke zuzendariaren 'Fréwaka' filma ikusteko aukera eskainiko du FANT jaialdiak. Goizean, zuzendariak komunikabideen aurrean aurkeztu egin du filma Azkuna Zentroko Bastida Aretoan egindako prentsaurrekoan, Bilboko Zinemaldia Fantastikoko jaialdiaren zuzendari Amaia Domingorekin batera. Atzo proiektatutako 'Infinite Summer' bezala, filma FANT jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da.

Aislinn Clarke zuzendari eta gidoilari irlandarra da eta 2020an Zinema eta Zientzia Akademiaren Urrezko Beka jaso zuen. Beldurrezko generoko film luze bat zuzendu duen lehen emakume irlandarra da: “The Devil 's Doorway" (2018). File hau bere opera prima izan zen eta hirurogeiko hamarkadako Irlandako mojen egoitza batean mirari bila ari den apaiz talde bat aurkezten du. Orain, "Fréwaka" filmarekin itzultzen da. Folk horror generoan murgiltzen da bete-betean, folklorea eta tokiko mitologia erabiltzen baititu beldurrezko mamia duen baina Irlandako kultura, gizartea eta historia ere aurkezten dituen film bat osatzeko.

Sarrerak eta abonua

  • Golem Alhóndiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldirako sarrerak 5 eurotan eros daitezke.
  • Sarrerak 4 eurotan eros daitezke FAS Zinema Klubeko, Azkuna Zentroko, El Correoko harpidedunaren edo Club Campos Eliseoseko txartelak izanez gero.
  • Abonua erosi duten pertsonak ere sartu ahal izango dira proiekzio honetan, txarteldegian sarrera erretiratuta.