Astearte honetan goizean, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Amaia Domingo FANTeko zuzendariak eta Eugenio Puerto Zinemaldiaren programazio-arduradunak maiatzaren 2tik 10era bitartean Bilbon ospatuko den jaialdiaren 31. edizioaren programazioa aurkeztu dute. Inaugurazioa Campos Eliseos Antzokian egingo da, eta bertan Babak Anvar zuzendariaren 'Hallow Road' filma estreinatuko da.

Thriller psikologikoa da, eta, besteak beste, Rosamund Pike eta Matthew Rhys ditu protagonista. Britainiar-irandar zuzendari ospetsu honek ("Under the shadows", "I Came By") film luzea aurkeztuko du irekiera ekitaldian.

Ondoren, 22:30etan, FANT Laburrean-Euskal Filmak sailaren 10 film laburrak proiektatuko dira.

Bestalde, Fantastikoaren Izarra Saria jaso duen Alice Lowe zuzendariaren "Timestalker" filma aukeratu da Zinemaldiari amaiera emateko, hilaren 9an, BBK Aretoan.

FANT 2025 atal ofiziala

Zinemaldi Fantastikoaren lehiaketako Sail Ofizialak programazio anitza eta mardula aurkezten du berriro, azpigeneroei eta filmen jatorrizko herrialdeei dagokienez. Hautatutako 19 filmak Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko auditorioan eta Golem Alhondiga zinemetan proiektatuko dira.

Aurten honako film hauek parte hartuko dute sail honetan: "1978" (Argentina, 2024), Nicolas eta Luciano Onettik zuzendua; "Animale" (Frantzia, 2024), Emma Benestanen lana; "Breve historia de una familia" (Txina, 2024), Jianjie Lin zinemagilearena; "Chainsaws were singing" (Estonia, 2025), Sander Maranena; "Death is a problem for living" (Finlandia, 2023), Teemu Nikkik zuzendua; "Desert road" (EUU., 2024), Shannon Triplettena; "Espantaho" (Filipinak, 2024), Chito Roño zinemagilearena; Juan Albarracínen "El instinto" (Espainia, 2024); "Fréwaka" (Irlanda, 2024), Aislinn Clarkek zuzendua; "Gatillero" (Argentina, 2025), Cris Tapia Marchiorirena; "Giro final" (Espainia, 2024), Norberto Ramos del Valen zuzendaritzapean; "Idilia" (Espainia, 2025), Javier Canales Sepulvedarena eta José Taltavull Sepulvedarena; "Infinite summer" (Espainia, 2024), Miguel Llansók zuzendua; "Krazy house" (Herbehereak, 2024), Steffen Haarsena, Flip Van der Kuilena; "Mads" (Frantzia, 2024), David Moreau zinemagilearena; "La nuit se traîne" (Belgica-Frantzia, 2024), Michiel Blanchartek zuzendua; Hur Bum-wooken “Pig that survived foot-and -mouth disease” (Corea del Sur, 2024), Heo Myeong-haenen“The roundup: punishment” (Hego Korea, 2024); "The silent planet" (Kanada. 2024), Jeffrey St Jules zinemagilearena.

Film luze hauek Film Luze Onenaren FANT 2025 sarietarakoGidoi Onenaren sarietarako (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenerako (FAS zineklubak emandakoa) hautagaiak izango dira.

Sail ofizialeko film laburrak

Film Laburren Sail Ofizialak 30 lan proiektatuko ditu aurten, hamar euskal film laburrei eskainitako saioan, beste hamar nazioarteko film laburren zikloan eta beste horrenbeste, horiek ere hainbat herrialdetakoak, Panorama Fantástico en Corto sailean.

Film laburren aldeko apustua FANTen bereizgarrietako bat izan da lehen edizioetatik, eta aurten ere pisu handia izango du Zinemaldiaren programazioan. Izan ere, film laburrek ere sari propioak dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari, Epaimahaiaren Sariak Nazioarteko Film Labur Onenari eta Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onenari, eta Panorama Saileko Epaimahaiaren Film Labur Onena.

31. edizio honetan, Zinemaldiak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, Sail Ofizialaren barruan kokatzen den eta euskal film laburretan ardazten den FANT Laburrean – Euskal Filmak sailari bere espazio propioa emanez. Aurten hamar film labur hauek aurkeztuko dira: "A-Maniki" (2025, Elixabet Nuñez); "Una carroña" (2024, Daniel Alegrete); "Deja de hablar" (2024, Laura Guerricaechevarría); "Ehiza" (2024, Aitzol Saratxaga); "Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)” (2024, Izibene Oñederra); "Gizaki" (2024, Xanti Rodríguez); "Hotz" (2024, Lander Castro); "Planetagatik" (2024, Eneko Muruzabal Elezcano); "Presencia" (2024, Igor Salutregi Gabiola); eta "Tragedium" (2024, Gastón Haag). Ostiralean, hilak 2, ikusi ahal izango dira Campos Eliseos Antzokian, Zinemaldiaren inaugurazio gaueko 22:30etatik aurrera.

Sariez gain (epaimahaiarena eta publikoarena FANT Sail Ofizialeko film labur onenarena; eta epaimahaiarena FANT Sail Ofizialeko euskal film labur onenarena), Euskal Aktoreen Batasunak Interpretazio Onenaren saria emango du film labur hauetan.

Sail Ofizialean nazioarteko film labur hauek parte hartuko dute: "Ángulo muerto" (Espainia, 2024), Cristian Betetak zuzendua: "Buffet paraíso" (Espainia, 2024), Santi Amezqueta eta Hector Zafra zinemagileena; "Depredador" (Espainia, 2024), Javier Fesserrena; "Frascos vacíos" (Txile, 2024), Guillermo Ribbecken zuzendaritzapean; "Game over" (Frantzia, 2023), Adrian Cacciolarena; "Granada" (AEB, 2024), Gianfranco Fernández-Ruizek zuzendua, "La valla" (Espainia, 2024), Sam Ortirena; "(Pre) Sentiment" (Espainia, 2025), Marisa Crespo eta Moisés Romeraren zuzendaritzapean; "Sammi, who can detach his body parts" (Indonesia, 2025), Rein Maychaelsonena; eta "Træer malet i tjære/Trees painted in tar" (Danimarka, 2024), Casper Rudolfek zuzendua. Hamar sorkuntza hauek hilaren 3an, larunbatean, ikusi ahal izango dira, 19:00etatik aurrera, Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko Auditorioan.

Golem Alhondiga zinemetako 2. aretoan maiatzaren 3rako, larunbata, programatutako Panorama FANTástico en corto saila Panorama FANTastikoko film labur onenaren epaimahaiaren sarirako hautagai izango diren 10 film laburrek osatzen dute: Xavier Mesmek zuzendutako "La bouteille" (Frantzia, 2024); Manuel Manriqueren "Una cabeza en la pared" (Espainia, 2024); Scohy Thomasen zuzendariaren "Grillés" (Frantzia, 2024); Tereza Kovandovak zuzendutako "Humanity" (Txekiar Errepublika, 2024); Alberto Evangelioren "Intercanvi" (Espainia, 2024); Javi Prangelioren zinemagilearen "Listen" (Espainia) , "Ocularis" (Argentina, 2024), Juanzi Amaya eta Alejandro Bogadok zuzendua; "OK/NOTOK" (Erresuma Batua, 2024), Pardeep Sahotarena; "El tren de la bruja" (Espainia, 2024), Marcel Sesplugues Arteagak zuzendua; eta "Vie et mort des écrans de veille dans une salle informatique" (Frantzia, 2024), Mathilde Rémy zinemagilearena.

Sarrerak eta abonua

  • Inaugurazio-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi ahal izango dira, bakoitzak 5 euroko prezioan, eta amaierako galarako eta palmaresaren proiekzioetarako sarrerak BBK Aretoan prezio berean.
  • Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetako 1 aretoan programatutako emanaldietarako sarrerak ere salgai egongo dira 5 euroren truke.
  • Sarrerak apirilaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira, 4 euroko prezioan, baldin eta Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela baduzu.
  • Golem Alhóndiga zinemetako 2. aretorako sarrera doakoa izango da lekua bete arte.