Irisgarritasunaren aldeko konpromisoa hartu du Zinebik
Azaroaren 10etik 17ra bitartean zinemak hartuko du protagonismo osoan kultur-esparruari dagokionez Bilbon, bertan ospatuko baita Zinebi - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdia. Bada, aurten ospatuko den 65. edizio honetan ekitaldian entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki diseinatutako saio bat egogo da, irisgarritasunaren aldeko konpromisoa erakutsiz.
“Islatutako keinua. Zinema ikusi, entzun eta hauteman” izenburupean eta Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Euskal Federazioarekin lankidetzan, Aitor Gametxo zinemagile eta zikloaren komisarioak, 2000 eta 2022 urteen artean ekoitzitako bost film labur aukeratu ditu. Pertsona gorren errealitateari gizartean ikusgarritasuna ematea da film labur horien helburua, eta horietan zeinu-mintzairara egiten diren hurbiketak jasotzen dira.
Saioa, azaroaren 11n izango da, eguerdiko 12:00etan Golem Alhóndiga zinemetan. Zikloaren komisarioak eta zeinu-hizkuntzako interprete batek aurkeztuko dute ekitaldia eta honako film labur hauek ikusiko dira:
- Mira el silencio”, Santiago Zermeñorena (Mexiko, 2022) [29 min.]
- “Out of the Water” (“Dzieci i ryby”) Gracjana Piechularena (Polonia, 2022) [14 min.]
- “Sorda”, Nuria Muñoz eta Eva Libertadena (Espaina, 2021) [18 min.]
- “The Drop of Water” (“La goutte d’eau”) Carole Sionnetena (Frantzia, 2005) [9 min.]
- “The Sense of Touch” (“Le sens du toucher”) Jean-Charles Mbotti Maioloena (Frantzia-Suitza, 2014) [14 min.]
Arriaga Antzokia
Zinebik, Arriaga Antzokiko inaugurazio eta itxiera ekitaldietarako, entzumen-urritasuna duten pertsonetzako bi sistema izango ditu aurten: soinu anplifikatzaile bat, eta begizta magnetiko indibidualekoa bestea, ikuskizun eta proiekzioaz argi eta garbi gozatzeko aukera emateko helburuarekin. Eskuaire Zeinu Hizkuntza Interpretaritza eta Komunikazio Bitartekaritza lankidetzan, zeinu-hizkuntzako interprete bat egongo da agertoki gainean, itziera ekitaldi horretan, entzuteko desgaitasuna duten pertsonek bertan esandakoa uler dezaten.
Horrez gain, azaroaren 10eko inaugurazio ekitaldian (19:30ean), Zinebik, ONCErekin egindako lankidetzan, zuzeneko itzulpen talde bat izango du, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei agertokiko elementuei buruzko soinu-informazio indibidualtizatua helarazteko. Sarrerak salgai daude dagoeneko Arriaga Antzokiaren webgunean.