Síguenos en redes sociales:

'Nancy Grace Roman' obraren estreinaldia jasoko du Arriaga Antzokiak

Datorren astearte eta asteazkenean, urriaren 24 eta 25ean konkretuki, Arriaga Antzokiak 'Nancy Grace Roman' izeneko lanaren estreinaldia jasoko du. Hala, bi emanaldi eskainiko dira, biak arratsaldeko 19.30ean.

Ricardo Padillak idatzi eta zuzendutako lan honek bere garaian aitzindaria izan zen emakume bat aipatzen du izenburuan. Roman, "Hubble teleskopio espazialaren ama" ezizenez ezaguna dena, NASAko astronomiaburu izan zen lehen emakumea izan zen, baita agentziaren emakumezko lehen zuzendarietako bat ere. Bere bizitza luzean zehar, zientzia-arloan —gizonek hartuta egon ohi den mundu batean— errekonozimendua lortzeko borroka zaila izan zena ibilbide profesional bihurtu zuen, gizadiari unibertsoko sakonera urrunenak behatzeko aukera emanez.

Eguzki Zubia aktoreak zientzialari handi honi, Nancy Grace Roman-i eskainitako lan bat aurkezten digu, bere desio eta lorpenei buruz hitz eginez, eta ikuslea unibertsoaren benetako dimentsioan murgiltzera gonbidatuz.

Antzezlanak emakume ameslari baten irudia aldarrikatzen du, zeinak ametsei jarraitu egin behar zaiela frogatu baitzuen. Izan ere, Nancyrentzat, izarrak beti zeuden hor. Berdin zion munduko zer lekutan zegoen, zeru izartsu horrek beti erakusten zion aurpegi bera, eta sentiarazten zion ez zegoela bakarrik. Lau urte zituela, Ilargiaren ondoan marrazten zituen izarrak. Eta, berrogei urterekin, Estatu Batuetako Gobernua konbentzitu nahian ari zen, teleskopio espazial bat eraiki eta inoiz amestu izandakoa baino askoz gehiago esploratu ahal izateko.

Orain, Nexoteatro, Ricardo Padilla eta Eider Amezuaren ekoizpen honek, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin egindakoak, gogo biziz ziharduen emakume astronomo bat ezagutzeko aukera ematen digu, zeinak izarretarako ate berri bat ireki baitzigun.