Herriko egutegia osatzeko argazki-lehiaketa abiarazi du Tolosak
Tolosako egutegia osatzeko aukera izango dute udalerriko argazkilariek. Urtero bezala, Udalak Tolosanklisk izeneko lehiaketa deitu du, 'Tolosa, kultur herria' lelopean, herriko jendeak parte har dezan euren argazkiak egutegian ateratzeko.
Hori horrela, dagoeneko zabalik dago lehiaketara argazkiak aurkezteko epea, hain zuzen, irailaren 30a bitarte. Pertsona bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta horiek aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.
Lehiaketa Tolosan erroldatuta dauden eta proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta aurten ere epaimahai talde batek aukeratuko ditu egutegia osatuko duten argazki guztiak. Lanak Tolosako Udaleko webgunean, Tolosanklisk atalean aurkeztu behar dira.
Asmoa da egutegiko hilabete bakoitzak kultur ekintzei loturiko irudi bat jasotzea, kulturak herriari eta herritarrei ematen dien bizia islatzeko eta, aldi berean, kulturak egunerokotasunean duen garrantzia hori jasotzeko. Kultura baita, hain zuzen, herri baten motor nagusietako bat, alaitasuna, giroa eta elkartasuna eskaintzen dizkiona, besteak beste.
Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat
- Irabazlea: argazkia egutegiaren azalean agertuko da: 600 €
- 12 finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da: 200 €
Lehiaketaren oinarriak
- Lehiaketaren gaia: Tolosa, kultur herria
- Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
- Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
- Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 26ra arte.
- Igo zure argazkia/k Tolosako Udalaren web orriko Tolosanklisk atalaren bidez.
Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazio gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Kultur Etxera jo daiteke.
Temas
Más en Cultura
-
El vizcaino Vazkez homenaje a Zarama y a la emigración
-
De Euskadi al mundo: así es Joseba Altube, un enamorado de la danza vasca
-
Alaitz Leceaga: “La central de Lemoiz es un potente escenario para un thriller”
-
César Vidal: “La fiscalidad ha funcionado, el reto ahora es consolidar la industria del cine”