Síguenos en redes sociales:

'[REC] Terror sin pausa' filma proiektatuko da gaur FANT jaialdian

Ostegun honetan goizean, maiatzaren 11n, Diego López Fernández zuzendariak '[REC] Terror sin pausa' izeneko bere lan berria aurkeztu egin du, FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren zuzendari Justo Ezenarrorekin batera eskainitako prentsaurreko batean. Filma arratsaldean ikusi ahal izango da, 18.15ean, Golem-Alhóndigako zinemetako 1. aretoan.

2007an estreinatu zenetik, “[REC]” filma Espainiako beldurrezko zineman mugarri bat ezarri zuen. Julio Fernández Filmax filmaren ekoizlearen apustuak, generoa Estatutik kanpo eta barruan birdefinitu zuen Jaume Balaguerok eta Paco Plazak zuzendutako proposamen berritzaile batekin. 15 urte geroago, film horren protagonistek grabaketaren gakoak aztertzen dituzte. Irudi argitaragabez betetako dokumental honek historia desklasifikatu eta berpizten du.

Diego López Fernández “El Buque Maldito” fanzinearen editorea da 2005etik. Nazioko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan parte hartu du, eta liburu kolektiboetan partu hartu du. 2010ean David Pizarrorekin batera “Los perversos rostros de Victor Israel” dokumentala zuzendu zuen. Ondoren, 2013an argitaratu zen “Silencios de pánico. Historia del cine fantástico y de terror español, 1897-2010” liburua idatzi zuten eta 2020an FANTen aurreko edizioetan proiektatu zen “La dama del Fantaterror” filman ere. Gaur egun, 2010az geroztik, Sitgeseko Zinemaldiko Brigadoon saileko programatzailea da.

Dokumental honi bide ematen dion “[REC]” film luzeak leku berezia du FANTen oraingo edizioan. Dokumentala eta gero, 20:25ean, filma ikusi ahal izango da areto berean.

Zinta horren zuzendarikideakPaco Plazak, Ohorezko Fant Saria jasoko du bihar Jaialdiaren Amaiera Galan; 2021ean, Jaume Balaguero, bere kideak, ere jaso zuen saria.