'El mejor de los mundos' lanaren estreinaldia aurkeztu du Azkuna Zentroak
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia aurkeztuko du. Performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa da hau eta Ane Pikaza artista du interprete moduan.
Eszenaratze honetan, publikoa bakarrizketa baten lekukoa izango da. Bertan, protagonistak bere bizitzaren, bizitako esperientzien eta egungo egoeraren ebaluazioa egingo du, bere bizitzako hainbat unetan izandako itxaropenen eta egungo egoeraren balantzea eginez. Horrela, interpretearen eta teknologiaren arteko elkarrizketa bat sortzen da eta autoerretratua eraikitzen laguntzen du.
Lan honen barruan, etengabe konektatuta dagoen gizartearekin lotutako gaiak aztertzen dira eta zelan saiatzen den pertsona bat gizarte horretan bere burua kokatzen. Pribatasuna eta publikoaren gatazka ikusiko da, non esperientzia pertsonal eta akats guztiak pribatuak izateari uzten dioten eta pantaila baten atzean ezkutatzen diren ikusleentzat publiko izatera igarotzen diren heinean.
EMDLM proiektua instalazio artistiko gisa hasi zen 2018an. Gizarte globalizatu eta konektatu bati nolabaiteko tentsioa ezkutatzen dioten erretratu batzuk.
Proposamena Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko eszenAZen Arte Eszenikoen 2022 – 2023 denboraldiaren barruan kokatuta dago.
- Data. Osteguna, apirilak 20
- Ordua. 19:00ak
- Iraupena. 60 minutu geldiune barik
- Lekua. Zentroaren Auditorioa
- Sarrerak. 18 euro / 12,5 euro AZ Txartelarekin. Prezio murriztuen informazio gehiago webgunean
Bestalde, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko eszenAZen Arte Eszenikoen 2022 – 2023 denboraldiaren barruan ere, maiatzaren 4an, osteguna 19:00etan, Macarena Recuerda Sheperden Cosa. Intervenir un cuerpo pieza estreinatuko da.
Horrez gain, ekainaren 8an 19:00etan, Poliana Lima dantzari eta koreografaren Oro Negro Euskadiko estreinaldia aurkeztuko da, biak Kubo Baltzan.