Kantari fiña izan da Patxo Iturrate Dimostarra, 1972.urtean kantuan bakarlari legez lehenik, Ohiartzunak Arratiar talde ezagunarekin gero, Parisen grabatu zuten Maite Idirinekin batera beraien lehen diska. Zurrumurru izeneko taldean ihardungo zuen geroago eta Arratiako koruarekin batera ere urte askotan ibili izan da.

Zenbat aldiz kantatuko ote zuen Arratiako koruarekin : “Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gaztozEz gagoz sano aberats diruz, ez eta oinetakoz, baia sameaz ondo gabiz ta kanta gure dogu gogoz”. Eta halaxe da, gozo eta gogoz kantatzen zuen Patxok eta samea(eztarria) hemengo kantarion artean, onenetan onenetarikoa zeukan.

Nerau kantuan hasi aurretik, bere kolore ederreko ahots gozo eta sendoa guztion gustokoa zan.Amaiur gazte baltz hori “entzuten genion kantatzen eta “Maitasuna” kantuarekin Abra saria irabazi zuen eta liluratzen gintuen bere ahots ederrez: Hori dok gustua hori!, aparta! “Itxaropen luze eta samingarria, noiz gure bihotza izango alkarrez”.

Eta Abra saria haietatik atera ginen hainbat kantari berri, oker ez banago Estitxu kantaria lehen urtean, Patxo Iturrate, Natxo de Felipe, Xeberri eta ni neu ere.

Hil aurreko egunean, ospilalean zegoela, bere sendiari eta urko lagunei azken agurra bidali zien: “Eskerrik asko danori zuon bizitzako zati bat nigez konpartitzearren. Ez dot gure izan jende asko joan-etorrien ospitalean bisitak mugatute egon direlako be. Gure dozuenok agurtuko nozue lo nagoenean. Munduko besarkadarik handiena danontzako.

Ederra eta estimagarria bere azken agurra: Ni banoa, ondo bizi gaitezeela! Horixe eskatu zigun besteak beste “Maitasuna” kantu ederra sortu eta hain gustoz kantatzen zigun Arratiar kantariak.

Halakoxea genuen Patxo Iturrate kantari fina, Dimako lurraldean jaio bazan ere, beti Areatzar eta Villarostartzat euki genduan guztiok.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Durangoko Andra Mari elizan egingo zaio azken agurra. Goian bego Patxo; kantua bizi-poza zoan hiretzat eta badakik, ahal dogun neurrian, hemen, heure herrian kantuan jarraituko joguk! Heuk diñoan moduan: segi kantetan eta ondo bizi!.